Hitzaldia

Hitzaldia

Enarak

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Enarak Aranzadik sustatutako herritar-zientzia proiektu bat da eta Lezoko Udalari esker hasiko da aurten modu berriztatzailean. Proiektu honek herritarrak hiriko hegaztien aniztasunari buruz sentsibilizatu nahi ditu, hirigunean behatzen diren eta intsektiboroak diren enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntaren habien jarraipena eginez. Proiektu honen bidez, hegazti hauen habien suntsipena geldiarazi eta haien kontserbazioa eta zainketa sustatu nahi da.

Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu eta hegazti hauei buruz gehiago ezagutu, maiatzaren 6an (osteguna), 19:00etan, Gezalako Auditorioan, Aranzadiko Ornitologia Saileko adituek hegazti hauek nola bereizi, beraien ezaugarriak, eta herritarren zientzia proiektu honetan nola parte hartu azalduko dute.

Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak babestutako proiektua da hau.

Hitzaldia

Memoria historikoaz emakumeen ahotsetik

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Ander León historialaria (Emakumeekiko errepresioa frankismoan. Saturrarango adibidea)

Agustina Pontesta Etxetxo (Emakumeen aurkako errepresio frankista Lezon)

Hitzaldia

Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Gezala Auditoriuma

“Agerikoak eta ezkutukoak: Bizitzak erdigunean covid-19 garaian”, hitzaldia, Emagin Elkartea. Covid-19ak emakumeengan edota zenbait kolektibo zaurgarriengan eta berdintasunarekiko  izandako eraginak hizpide dira hitzaldi honetan, ikuspegi feministatik abiatuta. Bizitzak erdigunean jartzeko premiaz ariko da Miren Aranguren soziologo eta bilgune feministako kidea. Bere hitzetan, koronabirusarena ez da osasun krisia bakarrik, sistema osoaren krisia baizik.

Hitzaldia

OIHANA AZKORBEBEITIA - HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Lekua
Gezala Auditoriuma

Liburuak eguneroko formatua dauka. 2018ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia du abiapuntu, eta lasterketa horretako gorabeherak kontatzen ditu, lasterketa bezperatik podiuma zapaltzen duen unera arte (lehenengo euskalduna izan zen). Podiumean dagoela, bere haurtzaroa gogoratuko du, mendian hasi zeneko garaiak ekarriko ditu gogora, eta ama izan arteko lasterketekin amaituko du.

Hirugarren kapituluan Himalaian egindako bi trekking-etan bizi izandakoa kontatuko du. Ama izan osteko lasterketek hartuko dute laugarren kapitulu osoa, eta 2018ko Munduko Kopako eta Munduko Txapelketako lasterketak bilduko ditu bosgarren eta seigarren kapituluetan. Azken kapituluan 2018ko Hiru Haundiak probako kronika egingo du.

Liburu oso pertsonala da, Oihanak bere bizitzako pasarte asko kontatzen baititu. Liburu irakurterraza da, hasieratik amaierara irakurlea harrapatzen duen horietakoa, eta euskaraz oso txukun idatzita dago. Testuari laguntzeko, argazki ugari sartu ditu kapituluen amaieretan.

Hitzaldia

Literatur solasaldia: "BASA"

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lekua
Liburutegia

Ane Mayozek dinamizatutako literatur solasaldia.

Hitzaldia

Literatur solasaldia: "ELUR BUSTIA"

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lekua
Liburutegia

Ane Mayozek dinamizatutako literatur solasaldia.

Hitzaldia

Literatur solasaldia: "LESS"

Eguna eta ordua
Language
Gazteleraz
Prezioa
Doan
Lekua
Liburutegia

Javier Minak dinamizatutako literatur solasaldia.