Akordeoi ikasleen audizioa azaroaren 29an

Az, 2019-11-27 11:43

Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute abenduan eta bertan joko dituzten obrak eskainiko dituzte Lezon azaroaren 29an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan.

Esan bezala Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako akordeoi ikasleek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute datorren hilean.

Hori dela eta, lehiaketarako prestatu dituzten obrak joko dituzte gurasoei zuzendutako audizioan. Erakustaldia azaroaren 29an, ostiralean, izango da arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan.

Audizioan parte hartuko dute Lezoko Ibai eta Asier Olaziregi anaiek eta Markos Bizarrok eta Usurbilgo Gorka Arroyok. 

Musika Eskolatik gurasoak audizio erakustaldira gonbidatu nahi izan dituzte haurrek eskainiko duten musikaz gozatzeko. 

Arloa edo saila