Bihar kantujira ospatuko da Lezon

Or, 2022-03-18 10:03

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean, musika herrikoia maite dutenek elkartu egingo dira, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.

Seigarren kantujira, martxoaren 19an izango da 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko dira, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango diote.

Nahi duena ekintza honetan parte hartzera GONBIDATUA DAGO. ANIMA ZAITEZTE, asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

 

Arloa edo saila