Estanis Karrerak erretiroa hartu du

Or, 2022-09-02 12:43

37 urte egon da lanean Lezoko Musika Eskolan eta omenaldia egin zaio.

Estanis Karrera Sarasolak erretiroa hartu zuen abuztuaren 31an. 63 urte ditu eta 37 igaro ditu Tomas Garbizu Musika Eskolan lanean.

Atzo, Lezoko Pleno Aretoan omenaldia egin zioten Jesus Mari Martiarena alkateak, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendaria den Xanti Espinak eta hainbat udal langileek. Alkateak bere lana eskertzeko hitz batzuk eskaini eta opari bat eman zion.

Estanis, Lezoko bandaren zuzendaria izan da azken urteetan eta ehunka lezoarrei musika irakatsi die. “Ikasle batzuen seme-alabei ere klaseak eman dizkiet” adierazi zuen Karrerak.

“Pozik esaten diot agur Lezoko Udalari, oroitzapenak oso positiboak baitira. Txistua jotzen jarraituko dut, “Munttar” taldean. Mendira joan eta familiarekin gehiago gozatzeko garaia iritsi zait orain” gaineratu zuen.

Herria eta musikagatik egin duen lan guztia eskertu nahi diogu. Zorte onena opa dizugu etapa berrian Estanis!

Arloa edo saila