Lesoinu aurretik, asteburu honetan ere musika protagonista

Az, 2023-03-08 12:02

Musika Eskolako ikasleak izango dira protagonistak.

Lesoinuren aurkezpena aurretik, musikari tartea eskainiko zaio asteburu honetan herrian.

Hala, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute martxoaren 11ean. 16:30ean hasiko da, Musika Eskolan.

Partaideak:

-Biolinean: Ioannes Sagarzazu, Irene Sagarzazu eta David Bergman.

-Saxofoian: Paul Muñoz.

-Pianoan:Esther Barandiaran eta Garazi Goñi.

-Irakasleak: Raffaela Acella eta Julen Izarra.

Sarrera doakoa izango da.

Arloa edo saila