Musika Eskolako kurtso amaierako audizioak ostiralean hasiko dira

Az, 2023-06-07 12:05

Ekainaren 9tik 16ra bitartean 11 emanaldi eskainiko dituzte Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek.

Urtero egiten duten modura, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertu-audizioak emango dituzte. Horrela, ikasturte guztian zehar ikasitakoa herritarrei eskainiko diete.

Horrela, ekainaren 9tik 16ra bitartean, hamaika emanaldi eskainiko dituzte, Gezala Auditoriumean edota Musika Eskolan.

Egitarau osoa:

• Ekainak 9, ostirala: 11:00etan, Kontzertu Pedagogikoa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 9, ostirala: 17:30an, talde koralaren kontzertu - audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 9, ostirala: 19:00ean, piano ikasleen kontzertu – audizioa Musika Eskolan.

• Ekainak 12, astelehena: 18:00etan, flautako eta tronpetako ikasleen kontzertu – audizioa Musika Eskolan.

• Ekainak 12, astelehena: 19:00etan, trikitixako ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 13, asteartea: 18:00etan, gitarrako ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 14, asteazkena: 17:30ean, musika eta mugimendua ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 14, asteazkena: 19:00etan, perkusioko ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 15, osteguna: 18:30ean, akordeoiko eta biolineko ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 15, osteguna: 19:00etan, txistuko ikasleen kontzertu – audizioa Musika Eskolan.

• Ekainak 16, ostirala: 18:00etan, saxofoiko eta klarineteko ikasleen kontzertu – audizioa Musika Eskolan.

Arloa edo saila