Polentzi Gezalaren mendeurrena ospatzeko kalejira

Ar, 2019-11-19 09:24

Polentzi Lezon jaio zen, hain zuzen, 1919ko azaroan eta jostun gisa lan egin bazuen ere, txistua bidelagun izan zuen bizitzan zehar. Guztira 18 disko argitaratu zituen, horietatik 7 bakarka eta Europa mailan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini zituen, euskal musika eta euskal kultura Europan zehar zabalduz.

Datorren azaroaren 20an jaio zenetik 100 urte beteko dira eta horren harira, herri ezberdinetako txistulariek kalejira bat egingo dute Lezoko Herrian zehar, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Arloa edo saila