Astezkenean, otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera ospatuko dute Lezon.
Urtero moduan, Santa Ageda bezperako kalejira ospatuko da herriko kaleetan zehar. Parte hartzaileak 19:00etan abiatuko dira Tomas Garbizu Udal Musika Eskolatik eta Lezotik barrena ibiliko dira Santa Agedako koplak kantatuz.
Tomas Garbizu Musika Eskolak eta Lezoko Udalak, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu lezoarrak, izan ere, herritar guztiek har dezakete parte jardueran.
Parte hartzeko, interesdunek 18:50 egon beharko dute Musika Eskolan. Janzkerari dagokionez, baserritar jantzia edota zapi, txapel edo arropa iluna janztea gomendatu du antolakuntzak. Makila eramateko ere eskatu die parte-hartzaileei.