Santa Ageda bezpera ospatuko da herrian

Al, 2024-01-29 14:48

Kale buelta egingo da otsailaren 4an.

Datorren otsailaren 4an, igandea, “Santa Ageda bezpera” ospatuko du Lezoko Udalak. Aiton Borda abesbatzak eta Tomas Garbizu Musika Eskolako taldeek antolatu dute ekitaldia.

Hala, kale buelta egingo da herriko kaleetan zehar eta koplak abestuko dira. Ekitaldia eguerdiko 12:45ean hasiko da Musika Eskolan. Udalak, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu lezoarrak.

Parte hartzeko, interesdunek 12:30ean egon beharko dute Musika Eskolan. Janzkeraren aldetik baserritar jantziarekin. Makila eramateko eskakizuna ere egiten da.

Ibilbidea ondorengoa izando ga: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate,  Kale Nagusia eta Gurutze Santuaren Plaza.

Arloa edo saila