Sutargi Abesbatzak Errenteriako 75.Gabon Abesti Sariketan parte hartuko du

Og, 2021-10-14 11:17

1995.urtean jaialdi hori irabazi zutenei, aurten ere abesteko deialdia zabaltzen zaie.

Ereintza elkarteak Errenterian antolatzen den Gabon Abesti Sariketako Brillantezko Ezteiak ospatuko ditu datorren eguberrietan, 75.edizioa betetzean. Jaialdia abenduaren 26ean izango da eta bertara, Sutargi abesbatza gonbidatu dute.

Jaialdi horretan txapelketaren bat irabazi duten abesbatzek hartuko dute parte eta Sutargi Abesbatza horietako bat da. “Parte hartu genuen guztiok gogoan daukagu 1995. urte hartan lortutakoa. Hori dela eta, bertan parte hartu zenuten guztioi helarazi nahi dizuegu edizio honetan parte hartzeko gonbidapena” adierazi du Xanti Espinak, Lezoko Musika Eskolako arduradunak.

Entseguak urriaren 21ean hasiko dira eta ostegunetan izango dira arratsaldeko 19:30etan Musika Eskolan.

Lezoko Udalak oso positibotzat jaso du albiste hau eta 1995.urtean parte hartu zuten herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi die, elkarrekin abesteak dakartzan sentsazio atseginak berreskura ditzaten.

Arloa edo saila