Tomas Garbizu Musika Eskolako hainbat ikastarotan izena emateko epea irekiko da

Or, 2023-10-20 16:03

Eskaintza, nagusiki, ikasle helduei zuzendurik dago.

Tomas Garbizu Musika Eskolako hainbat ikastarotan  izena emateko epea irekiko da urriaren 23an. Eskaintza hori, nagusiki, ikasle helduei zuzendurik dago. Musika Eskolako zuzendaria den Xanti Espinaren iritziz “musika ikasteko inoiz ez da berandu. Noizbait musika tresnarik jo nahi izan baduzu, orain da unea. Eskola pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, banakakoak, zure erritmoan ikas dezazun, estutasunik eta presiorik gabe, gozatuz”.

Eskaintza:

-Taldeak: Konboak, folk, rock, musika elektronikoa…

-Ganbara musika.

-Helduentzako musika hezkuntza

Euskal Musika tresnak:

-Txalaparta, panderoa, alboka eta dultzaina.

Bestelako musika tresnak:

-Trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, ukelelea, darbuka, tronboia, tuba eta bonbardinoa.

Matrikula epea urriaren 23tik 31ra bitarte izango da. Izen-emateak eta informazio gehigarria Toma Garbizu Musika Eskolan jaso daiteke (16:30-20:00 ordutegian) edo 943529999 telefonora deituta.

Kantujira

Urriko kantujira larunbatean, urriaren 21ean, ospatuko da. “Ohitura izan den moduan, musika herrikoia maite dugunok hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatezn elkartuko gara berriro, bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko”

Hortaz, larunbat honetan kantujira Aiton Bordatik abiatuko da 12:30ean. Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango diote amaiera.

Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.

Arloa edo saila