Udal bulego berriak Kale Nagusian

Or, 2023-03-31 14:59

Datozen egunetan martxan egotea aurreikusten da.

Lezoko Udalak bulego berriak ditu Kale Nagusian. Zehazki, Kale Nagusiko 32. zenbakiko beheko solairuan egokitu dira.

Lanak amaituak daude eta datozen egunetan bulegoak martxan egotea aurreikusten da.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen esanetan: “pozik gaude, Udalak bulego berriak eta herriko toki egoki batean dituelako. Bulegoez gain, bilerak egiteko pare bat gela ere egokitu dira”.