Udal bulegoen aurrez aurreko zerbitzua berriro martxan

Or, 2020-05-15 18:11

Datorren astelehenetik aurrera udal bulegoak jendaurrera irekiko dira 8:30etatik 13:30etara, eta martxoaren 13a geroztik etenda dagoen aurrez aurreko arreta ematen hasiko da. Bulegoetan banan banako arreta egingo da eta gainontzekoak kanpoan itxaron beharko dute beharrezkoa den
distantzia soziala mantenduz.

Aurrez aurre ahalko dira egin Biztanle Erroldako tramiteak (altak, aldaketak, ziurtagiriak,…) Erregistro zibilekoak
(jaiotzak, ezkontzak, …), eskaeren erregistroa, etab.

Hitzordua behar da Gizarte Zerbitzuetan (943521094) eta Hirigintza eta Obrak (943524380). 

Dena den, gomendatzen da udaletxera joan aurretik telefonotik deitzea (943524650) edo info@lezo.eus helbidean edo www.lezo.eus orrian egin nahi edo behar denaren informazioa eskatzea. 

Pertsona juridikoak (Elkarteek eta enpresek) beraien eskaerak modu telematikoan egin behar dituzte www.lezo.eus orritik.