Udal zerga eta tasen ordainketa eten egin da eta kiroldegian eta Musika Eskolan zerbitzurik gabe dauden bitartean kuota ez da ordainduko

Og, 2020-03-26 10:32

Atzo alkate dekretu bidez onartutako neurrien artean daude zergen eta tasen inguruko honako erabakiak:

Udal zergak ordaintzeko epea luzatzea

Bozeramileen azken bileran erabaki zen ere udal zerga eta tasak ordaintzeko borondatezko epea abisu berria eman bitarte luzatzea, horrela osasun-krisiak herritarrei eragindako kalte ekonomikoak arintzeko. Erabaki da:

  • Udal zergak eta tasak ordaintzeko epea abisu berria eman bitarte luzatzea.

Udal Musika Eskola eta Kirol Instalazioen kuotak

Bi eraikinen itxieraren ondorioz aurrez aurreko jarduera etenda egonik bidezkoa da haiengatik ordaindu beharreko kuotak ez kobratzea abisu berria eman bitarte. Erabaki da:

  • Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako ikasleei ez kobratzea kuotarik abisu berria eman arte.
  • Udal Kirol Instalazioetako kudeatzailea den BPXPORT Kirol Zerbitzuak, S.L: enpresari eskatzea instalazioen erabiltzailei ordain kuotarik ez pasatzea beste erabakirik hartu bitarte.