Batzorde informatiboak

Bost batzorde daude udalean: Hazienda eta Kontuak; Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak; Kultura; Pertsonala eta Gizarte Zerbitzuak. Horietan parte-hartzea librea da herritarrentzat, eta Gizarte Zerbitzuetakoak, gainera, deialdi irekia du.

Gizarte Zerbitzuetako batzordea bi hilean behin elkartzen da, plenoa baino lehenago, hain zuzen, hala plenora doazen gaiak lantzeko.

  • Zinegotzi arduraduna: Ainhoa Zabalo Loyarte.
  • Osaketa: Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiak eta herriko hainbat elkarte edo erakunde (ikastetxeak, haurtzaindegia, Aiton Borda erretiratuen elkartea, Gaxuxa emakume taldea, sindikatuak, aisialdiko taldeak, etab.)
  • Gaiak: Gizarte Zerbitzuen alorreko gai desberdinak jorratzen dira. Orain arte, batez ere, adinekoentzako azpiegitura beharren inguruan lan egin da.