Udaleko departamenduen fatxadetan pintadak agertu dira berriro

Og, 2021-07-15 11:02

Herritarrei gizalegez jokatzeko eskatzen zaie, ekintza horiek gastu publikoa handitzen dutelako.

Asteartean, uztailak 14, Lezoko Udaleko hainbat departamenduetako fatxadetan pintadak agertu ziren berriro. Zehazki, Kultura, Euskara, Kirola eta Hirigintzako lokaletan.

Udalak azpimarratu du ekintza horiek garbiketa-lan gehigarri bat sortzen dutela, hortaz, gastu publikoa handitzen da. Batzuek, protesta egiteko aitzakiarekin, udalaren ondarea hondatzen dutela uste du Lezoko Udalak. Proposamenak modu zuzen eta formalagoan egin behar dira.

Pintadek kostu bat sortarazten diete lezoarrei; izan ere, azaleko lehen garbiketaz gain, harriak tratamendu berezia behar du eta horrek garestitu egiten du inbertitu beharreko dirua. Beste behin, gizalegez jokatzeko eskatzen zaie herritarrei, gertaera hauek berriz  ez errepikatzeko.

Lezo gune gorrian

Azken astean 20 kutsatze baino gehiago izan ostean, Lezo gune gorrira itzuli da, 100.000 biztanleko 400eko kutsatze tasa gaindituz. Herri osoak pandemiaren aurkako borrokan egin duen ahalegina eskertu nahi da, baina gogorarazi nahi da COVID-19ak gure alboan jarraitzen duela eta inoiz baino gehiago zaindu behar garela. Indarrean dauden osasun-neurriak betetzen jarraitu behar da kutsadura berriak saihesteko.