Galdutako objektuen inguruko atal berria udal webgunean

Aipatu atalean udaltzaingoak jasotako objektu galduen argazkiak biltzen dira, besteak beste giltzak, telefonoak, bizikletak…

Helburua da herritarrei herrian galdutako objektuen informazio eguneratua eskaintzea eta horiek berreskuratzeko bide bat gehiago zabaltzea.

Lezoko Udalak atal berria estreinatzen du webgunean, Galdutako gauzak atala, hain zuzen.

Atal hori udaltzaingo zerbitzuaren baitan dago eta bertan, herrian jaso diren azken objektu galduen argazkiak jasotzen dira, besteak beste giltzak, telefonoak, bizikletak edota bestelakoak: betaurrekoak, erlojuak, argazki kamerak…

Helburua da herritarrei objektu galdu horien informazio eguneratua eskaintzea eta horiek aurkitu eta berreskuratzeko bide berria zabaltzea. Hori horrela izanik, atal hau eguneratuta mantenduko du udaltzaingoak, hau da, objektu galdu berriak jaso ahala, aipatu atalera igoko ditu ikusgai egon daitezen.

Esan bezala, atal hori udaltzaingo zerbitzuaren baitan sortu da eta Galdutako gauzak izenburua jaso du. Ondorengoa da zuzeneko esteka:  

https://lezo.eus/eu/udaltzaingoa/galdutako-gauzak

Arloa edo saila