Gurutze Santuaren Plazarako sarbidea, irekita

Or, 2022-07-15 14:45

Udal mantenurako burutu behar ziren lanak egin dira.

Gurutze Santuaren plazarako sarbidea itxita egon ondoren, burutu beharreko udal mantenu lanak amaitu dira eta sarbidea ireki da.

Hala, plazara sartzeko sarbidea irekita egongo da astelehenetik ostiralera 15:00ak arte.

Asteburuetan, larunbatean 12:00ak arte irekita egongo da eta igandean itxita egongo da egun osoan zehar.

Ordutegi horietatik kanpo, debekatua egongo da plazara sartzea.

Larrialdiren bat gertatuz gero eta sarbidea irekitzearren (mugikortasun urriko pertsonentzat, anbulantziak, suhiltzaileak…) Udaltzaingoara deitu beharko da: 943524003.

Arloa edo saila