Errenta mailaren arabera hobariak eska daitezke

Al, 2024-01-15 17:01

2024ko urtarrilaren 1etik indarrean daude Lezoko ordenantza fiskal berriak. Ordenantza horietan, besteak beste, errenta mailaren araberako hobariak aurreikusi dira, uraren, estolderiaren eta zaborraren tasetan.

Hobari horiek eskatzeko ezinbestekoa da aipatutako tasen erreziboen titularra izatea. Hobarien eskariak urtean zehar aurkeztu daitezkeen arren, tramiteak azkartze eta errazte aldera, urtarriletik otsailera bitartean aurkeztea gomendatzen da”.

Eskatu litezkeen hobarien ehunekoari dagokionez, ondorengo taulan azaldutakoak hartuko dira oinarri gisa:

Ordenantza fiskalak

Hobariak eskatzeko, Herritarren Arreta zerbitzuko bulegora joateko aukera dute herritarrek edo telematikoki egin daiteke ere.

Alokairuan bizi direnen, eta beraz erreziboen titularrak ez direnen kasuan, gogorarazi nahi da, hobariak jaso ezingo dituzten arren, Gizarte Zerbitzuetatik eskaintzen diren laguntzen onuradunak izan daitezkeela, bertan ezarritako baldintzak beteaz gero. Informazio osagarria Gizarte Zerbitzuetan lor daiteke (943521094 telefono zenbakira hots eginda).

Arloa edo saila