Zerbitzuen gida

Guraso agurgarriak: azken hilabeetan izan dugun pandemiaren aurrean, 2020-2021 ikasturteari ilusioz eta itxaropentsu ekingo diogu. Espero dugu guztion borondate onarekin ezbehar honi ahal bezain azkar aurre egitea. Kontingentzi neurriak hartu ditugu eta egoera aldatzean horien berri emango dizuegu bilera edota jakinarazpen bitartez. 

Irakasten diren ikasgaien edukiak nagusiki izaera praktikoa dutela esan behar da. Hori horrela izatearen arrazoia ahots-musika talde edota musika-tresnak erabiltzen dituzten taldeetan parte hartzea sustatzeko da.

Musika Eskolak, eskola orduetako, bai eskola orduz kanpoko jarduera programak bultzatzen ditu. Ondorioz, zehazten den helburua Lezon dagoen kultur mugimenduaren egunerokotasunean aktiboki parte hartuaz musika modu horretan garatu eta konpartitzea da.

Jakinarazi, aurten berriro "tailerrak" antolatu ditugu, gehien bat ikasle helduei zuzendutakoak. Tailer hauek, bertako tresna eta tresna tradizionalekoak (saxoa, txistua, gitarra, pianoa, e.a) dira, talde instrumentalak (konboak, folk,..), informatika musikala, solfeoa, 0-3 urte bitarteko haurrentzako musika... Izena emateko epea, urriaren 9tik 23ra. 

Kurtsoan zehar, informazio zehatzagoa jakin nahi edo gurekin hitz egin nahi baduzue, Eskolako ateak zabalik dauzkazue.

Egutegia