7 mahai egokituko dira uztailaren 23an.
Igandean, uztailaren 23an, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira. Lezoko biztanleek Bekoerrota Kiroldegira gerturatu beharko dute bozkatzera. Bertan, 7 mahai egokituko dira guztira. Mahaien izendapenak udaleko webgunean kontsulta daitezke.
Ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat aparkalekuak gordeko dira. Hala, Gezala kalean 8 aparkaleku egokituko dira. Kartel bat jarriko da zonalde honetan: “HAUTESKUNDEAK, ELECCIONES, gehienez 30 minutu, máximo 30 minutos”. Denbora tarte hori errespetatzeko eskaera luzatzen du Lezoko Udalak.
Bozkatzeko ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da eta hauteskundeen emaitzak Lezoko Udaleko webgunean argitaratuko dira.