Herriko haur parkeak hobetzea Gobernu Taldearen lehentasunetako bat da

Or, 2023-04-28 14:37

 Parkeetan hobekuntzak proposatzen dituzten lezoar familiekin elkartzeko prest dago Lezoko Udala.

Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak dio herriko haur parkeak hobetzea dela bere lehentasunetako bat datorren legegintzaldian. Izan ere, Lezoko parkeak hobetzeko hainbat jarduera martxan daude eta beste batzuk aurreikusita.

Gobernu Taldeak jakinarazi du “lezoarren ongizatea hobetzeko lana egiten dugu beti, eta txikienei arreta berezia jartzen jarraitu nahi dugu. Beraiek dira Lezoren etorkizuna eta zaindu egin behar ditugu; ahal dugun guztia egingo dugu horretarako”.

Lezoko Udalarentzat oso positiboak dira Lezoko parkeak hobetzeko “Lezoko Ttikiak” izenpean elkartu diren familien taldeak egin ditzakeen ekarpen guztiak. Horregatik, Gobernu Taldea plataforma horrekin elkartzeko prest dago, bere proposamenak entzuteko eta gune horiek hobetzeko Udalak lantzen ari dituen proiektuak azaltzeko.

Arloa edo saila