Kopa menstrualen banaketa egingo da

Al, 2022-01-17 13:03

Urtarrilaren 20 eta 23an banatuko dira.

Lezoko Emakume taldearen ekimenez eta Berdintasun sailaren, Gizarte Zerbitzuen eta osasun zentroaren laguntzaz hilekoarentzako kopak banatuko dira datorren astean, hilaren 20an (17:00-19:00) eta 23an (11:00-13:00), Gurutze Santuaren plazan edo Saldisen (eguraldi kaskarra eginez gero).

Ekimenarekin kopa menstrualen erabilera sustatu nahi da ohiko tanpoiak eta konpresak baino osasungarriagoak, ekonomikoagoak (epe luzera begira) eta ekologikoak direlako. Kopak silikonaz eginak daude, urte batzuk irauten dute eta erabilera bakarrekoak diren tanpoiak eta konpresak ez bezala, ez dituzte berrerabili ezin daitezkeen eta birziklatu ezin diren hondakinak sortzen. Gainera, alternatiba hori erabiliz emakumeen ahalduntzea sustatzen da: norbere gorputzaren eta bizitza zikloen ezagutza eta erabakiak hartzeko gaitasuna, besteak beste.

Hori guztia dela eta, Leona Chalmers AEBetako idazle, aktore eta asmatzaileak joan den mendeko 30eko hamarkadan patentatutako kopa, alternatiba paregabea bilakatzen ari da emakumeen osasun menstrualerako.

Kopa menstrualen alde apustu egin nahi duzu? Zatoz zure alea hartzera.

 

Arloa edo saila