Gazteria

Lezoko Udalean ez dago gazteria sail propiorik. Hala ere, Kultura sailetik haurren aisialdiaren inguruan hainbat eginkizun burutzen dira urtean zehar. Modu iraunkorrean Ludotekan [urritik maiatzera] eta Udalekuak [uztailean].Hauen helburuaz hitz egiterakoan, zera esan dezakegu: jostailuaren eta jolasaren bidez, umearen nortasuna eta autonomia garatzea helburu dute espazio hauek

Helburu orokorrak:

  • Haurraren garapen integrala sustatzea.
  • Baloreetan heztea.
  • Jolasaren bidez komunikazioa, harremana eta sozializazioa sustatzea.

Haurrei zuzendurikoak:

  • Aisialdian euskararen erabilera bultzatu.
  • Partaide guztien integrazioa.
  • Partaideen arteko bizikidetza.
  • Ingurugiroarekiko arreta bultzatu.

Antolatzen diren ekintzei zuzendurikoak:

  • Ekintza dinamiko eta erakargarriak izan daitezela.
  • Metodologia irekia eta parte-hartzailea bultzatu.
  • Lezoko kultura eta ingurumena ezagutaraztea eta zaintzea.
  • Haurren elkarrekintza ahalbideratzea.