Kirol entitateentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

Og, 2023-11-16 14:17

Epea azaroaren 25ean amaituko da.

2023 urteko aurrekontuari dagozkien kirol entitateentzako luzatzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da.

Lezoko, edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol entitateek 2023-2024 denboraldian federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion kirol jarduera garatzera zuzenduriko dirulaguntzak arautzea eta ematea dute helburu oinarri-arau hauek.

Irizpideak eta informazio osagarria Lezoko Udaleko webgunean kontsultatu daitezke. Eskaera udal webguneko ondorengo estekan egin behar da modu elektronikoan: www.lezo.eus/eu/diru-laguntzak.

Epea, azaroaren 25ean amaituko da. Oinarri arau hauen objektu diren diru-laguntzetarako bideratutako kreditua 41.802 eurokoa da.

Arloa edo saila