Marrukeneko garapen urbanistikoak aurrerapausuak eman ditu Udalak

Og, 2026-05-28 21:26

Marrukeneko garapen urbanistikoan lanean ari da Lezoko Udala. HAPOk jasotzen duen 170 etxebizitzen eraikuntza gauzatu bitartean, eremua herritarrentzat baliagarria izatea da helburua. 

Lezoko Udalak eta Iberdrolak lankidetza hitzarmena sinatu dute Marrukeneko azpiestazio elektrikoa leku aldatu eta tamaina txikiagoko instalazio berri bat jartzeko.

Lekualdaketa horrek Lezo hornitzen duten instalazio elektrikoak berritzea ahalbidetzeaz gain, Marrukeneko garapen urbanistikoa bermatuko du. Lezoko Udalaren Hirigintzako Plan Orokorrak (HAPO) Marrukenen 170 etxebizitza eraikitzea jasotzen du eta hori lortzeko karga handienetako bat azpiestazioa lekualdatzea zen. 

Plana martxan jartzeko lanetan hasi da Lezoko Udala. Hedadura handiko proiektua da, eta lan urbanistikoa gauzatzen den bitartean, eremua herritarrentzat baliagarria izateko lanean ari da udala. Horregatik, eremuko lursailen jabeekin harremanetan jarri da, bertan aparkalekuak egiteko aukera aztertzeko.