Itzua bekoa

Monumentu mota

Baserri haundia, laukizuzen itxurako oina duena. Bi solairu eta ganbara dauzka. estalkiak bi isurialde simetriko ditu eta euskarria fatxada nagusiarekiko elakarzuta da.

Harearri harlanduzko eraiketa dugu. Fatxada nagusiaren hormak zurezko bilbapena du eta, adreilu trinko edo harlanduzko pareta.

Jatorrizko baserriak zurezko ataburudun sarrera atartea zeukan. Egun ezkutuan dago baina ataburudun sarrerak bertan dirau, harearri harlanduz inguratuta.

Uralita eta metalezko txapazko eranskin txikiek baserriaren irudia hondatzen dute, baita inguru osoan dauzkan hormigoizko gogorgarriek ere. Atzealdeko fatxadan hutsarte berriak ireki dira.

Barne egitura zurezkoa da. Taketen buruak agerian daude, fatxada nagusiaren karerara eutsita.

Diotenez, jatorrizko baserriak 4 metro gehiago zeuzkan luzeran. Atarte zaharra alde baterantz luzatu eta holtz batez itxi da, harlanduz inguraturiko ate eta bi eskinal gordetzen dituelarik.

Ipar-ekialdeko fatxadaren lehen solairuan harlanduz inguraturiko leiho bat dago, eta landutako ur-isuri polit bat du.