Loti ederrak

  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Loti ederrak

Loti Ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu ditugu. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dugu: haur zein nerabeen sare sozialen mendekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede. Hautaketa honek kontraesana eman lezake, eta bada.

Izan ere, horretara jokatu nahi izan dugu: ipuinari buelta eman eta kontatu zigutena buruz behera jarri. Loti Ederrak maitagarrien ipuin baten bertsioa da, zer eta haurrek bertsio izateari utz diezaioten, nola egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea.

Gure istorioaren protagonistak nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskatoa izango dira. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahiko dute, eta nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da. Behin edertasunaren sare sozial ilunetan atrapatuta geratuko da gure ume protagonista. Ondorioz, aplikazio baten bidez ipuinen mundura jauzi egingo du. Maitagarri on eta gaiztoen antzerkia da, alegiazko printze eta gazteluen istorioa. Barrenerako bidaia honetan ipuinak alde batera utzi eta benetako errealitatea ikustea lortuko du umeak. Izan ere, politagoak, ederrenak gara inor begira ez daukagunean.

Gure protagonista, Goizeder, eszenatokian Loti Ederra ipuin klasikoko neskatoa izango da. Eszenaz eszena alegiazko ipuin klasikoa eta gaur eguneko momentuak tartekatuko dira. Fabula bera komedia eta parodia izango da. Baina ez dugu ipuineko biderik tradizionalena jarraituko. Hautsiko dugu inposatutako printzea, gaztelua eta printzesak, haiengandik askatuko ditugu gaur eguneko haurrak.

Horretarako, eszenaratze dinamikoa proposatzen dugu. Ohi bezala, musikarekin, abestiekin eta dantzarekin osatuko dugu hari narratibo nagusia. Baina, gainera, eszenatokian pantaila bertikal desberdinekin, gobernatzen eta esklabo bihurtzen gaituzten telefono mugikorren pantailak irudikatuko ditugu. Pantailak ere ispilu izango dira. Ispiluetan elkarri begiratzen eta onartzen ikasi behar dugulako, gutako bakoitza bakarra, desberdina eta paregabea dela ikusi, ikasi eta onartu. Edo bestela ere, ispilu ahurrak izan daitezke gure antzezlanekoak, esperpentoa osatzen duten bezalakoak.

Bada haurrak eta nerabeak edertasun faltsuetatik askatzeko garaia; argazki filtrorik gabe, telefono mugikor eta pantailetatik at, edertasun faltsuetatik kanpo bizi eta sentitzeko garaia dugu, bestela akabo. Izan ere, gaur eguneko pantaila eta edertasun dinamika arriskutsuak frustraziora eta lehiakortasunera eramaten ditu gazteak. Zer eta, isolamendura. Hain hedatuta eta barneratuta dugun edertasunaren lehia maltzurrak benetako laguntasun zintzoetatik aldentzen gaitu.

Fitxa

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Aktoreak: Andrea Covadonga lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta de Luis, Itxaso Quintana Torres
  • Argiztapena: Mario Lopez Fernandez
  • Eszenografiaren diseinua: Amaia Oleagoitia
  • Ikus-entzunezkoak: Guillermo Sevillano
  • Jantziak: Maite del Olmo
  • Koreografia: Maitane Zalduegi Viar
  • Musika-zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Estudioa: Baser Sound
  • Kartelaren diseinua: Nino Monero
  • Argazkiak: Iñigo Perez
  • Hizkuntza-aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: Star Lan (Txerran Azaola, Led Infierno)
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa, Toño Pinto
  • Ekoizpena: Glu Glu Produkzioak
  • Adin gomendatua: 3-12 urteko haurrak eta familiak
  • Iraupena: 59 minutu

 

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €

43.319847251852, -1.8979570493072

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.