Antzerki testu laburren lehiaketa

  • Ekitaldi mota
    Antzerkia
  • -
  • Lekua
    Lezo Herri Eskolako patioa

Antzerki testu laburren lehiaketa

18 antzerki testu jaso dira guztira, eta irailaren 26an, epai mahaiko kideak, LIERNI FRESNEDO (Lezoko aktoresa eta Orratx Antzerki taldeko zuzendaria), KEPA ERRASTI (aktore eta dramaturgoa) eta AGURTZANE INTXAURRAGA (zuzendaria eta dramaturgoa), bildu ondoren, elkarren artean lehiatuko diren 6 antzerki testuak aukeratu dituzte.

Aukeraketa egiterakoan kontuan hartutakoak hauxek izan dira:

Testuen kalitatea (hizkuntzaren erabilera, pertsonaien eta istorioen garapena, erritmoa); egileen arteko parekidetasuna (3 emakumezko, 3 gizonezko), euskararen presentzia (gutxienez 4), eta azkenik, adina (bik 35 urte baino gutxiagokoak izan behar dute).

Emaitza:

Egileak eta antzerki testuen izenburuak:

1.-”ERGA TIBO PUM” -XABI PAYA

2.-”1.13”-GARAZI URKOLA

3.-”UKONDOA”-OIER GUILLAN

4.-”BEHARREZ EGIN DUT”-HEGOA ALVAREZ

5.-”AMAREN ARROPA ZURIA”-IÑAKI CID

6.-”INTXAURRAK”-AINHOA MARIZKURRENA

URRIAREN 7AN IRAKURKETA DRAMATIZATUEN arteko LEHIA- KALE FESTA_

Sei antzerki testu laburrak URRIAREN 7an Lezon ospatuko den arte eszenikoen festan elkarren artean lehiatuko dira. Testu bakoitzaren IRAKURKETA DRAMATIZATUA egingo da Euskal herriko hiru zuzendari handi eta sei aktoreen eskutik.

Festan parte hartuko duten profesionalen zerrenda luzea da. Hau osatzeko kontutan hartu da Euskal Herri osoko profesionalen partaidetza, genero parekidetasuna eta gazte sortzaileen presentzia.

GARRANTITSUA: Testu irabazlea PUBLIKOAren bozkarekin erabakiko da.

Horretarako, irakurketa garaian publikoak ez du jakingo testuak zein egilearenak diren, ezta zein zuzendarik zuzendu dituen. Testu irabazlea aukeratutakoan, orduan bakarrik iragarriko dira denak.

Partaideak:

FESTAren aurkezle eta dinamizatzaileak:

MIREN GAZTAÑAGA XANTI AGIRREZABALA ZUZENDARIAK:

ANDER LIPUS MAIKA ETXEKOPAR OLATZ BEOBIDE

AKTOREAK:

ENERITZ ARTETXE MARYSE URRUTY KOLDO OLABERRI IDOIA TAPIA KIMETZ ETXABE RAQUEL SALINAS MUSIKARIAK

IDOIA HERNANDEZ (Hatxe) eta LA BRAVA DJ-a

Oharra: Publikoari bokatarekin hurbiltzeko eskatuko zaio, familian, koadrilan edo bakarka. Festa ziurtatuta dago!

Eguna eta ordua
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Antzerkia
Prezioa
Doakoa - Ez da sarrerarik behar

43.319847251852, -1.8979570493072

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.