Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

Hopper oilaskoerbia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hopper erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsuaren istorioa kontatzen du. Pedro erregearen seme adoptatua da. Ezberdintasunak gorabehera, onartua izateko irrikaz dago Hopper, eta abentura zirraragarri bati ekin dio Abe zerbitzari leialarekin (dortoka sarkastiko bat) eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamster izeneko erlikia diruzalearen bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute. Lapin gaizkilea da, eta duela gutxi kartzelatik ihes egiteak erreinuko bakea mehatxatzen du.

Ikus-entzunezko emanaldia

Irati

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Ikus-entzunezko emanaldia

Las buenas compañías

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Las buenas compañías” benetako istorio bat du hizpide. Protagonista emakumeen eskubideen alde eta bereziki abortuaren alde borrokan diharduen Errenteriako andra talde batean ari da. 1976an prozesu juridiko luzea hasi zen, 10 emakume eta gizonezko baten aurka, abortatzeagatik, abortatzea eragiteagatik eta emakumeak Frantziara eramateagatik abortatzeko. Emakume horiei esker, feminismoak indarra hartu zuen eta 1985ean abortua despenalizatu zen. Ahizpatasuna, konpromiso politikoa eta errebeldia istorio ederra. 

Ikus-entzunezko emanaldia

Lur urratua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Atzoko istorio bat, bihar errepika ez dadin, gaurko pertsonek kontatua. Lezoko frankismoaren esklaboei buruzko dokumentala. Jaizkibelgo errepidea bortxaz eraikitzera zigortutako presoen historia. Urte gehiegitan ezkutuan eta isilik egon den gure historiaren zati ezezaguna. Historia hori ezagutu eta zabaldu behar dugu.

KONTATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN!!!

Ikus-entzunezko emanaldia

Zinema: Orkestra Lurtarra

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Bizitzan ezer ez da erraza edo bat-batekoa, baina, aldi berean, asko dago ospatzeko. Orkestra Lurtarra arrakastara eramango duten musikariek... edo ez... oso ondo ikasi dute.

Filma Harkaitz Cano, Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponceren 'Orquestra Lurtarra' liburuan oinarrituta dago eta azken honek musika guztia konposatu zuen.

Ikus-entzunezko emanaldia

Fabricando mujeres 2.0

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ondoren solasaldia egongo da. Hizlaria: Setem Ipar Haizea elkarteko kide bat.

80 urte dituela, Fábrica de Mujeres delakoak hedatzen dituen estereotipo errepikakorren aurrean borrokatzeko bideak bilatzen jarraitzen du Maitek. Horretarako, interesetan, kezketan zein borrokan bide-lagun dituen kolaboratzaileen sare handia dauka.

Fitxa

  • Zuzendariak: Paula Iglesias, Marta Gómez
  • Animazioa: Noemí Mendoza
  • Gidoia: Al Borde Films, Setem Hego Haizea
  • Edizioa: Paula Iglesias, Noemí Mendoza
  • Soinua: Paula Iglesias, Noisestudioa
  • Aktorea: Itziar Aizpuru
  • Ekoizpena: Ana Serna
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 55 minutu
  • Webgunea: fabricandomujeres.org
Ikus-entzunezko emanaldia

Karpeta urdinak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ondoren solasaldia egongo da. Hizlaria: Ander Iriarte (zuzendaria).

Anderrek, beste askok bezala, aitak komisarian jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere ustea argitu nahian, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan egindako "Proyecto de investigación de la tortura y malos tratos en el País Vasco entre 1960-2014" ezagutuko du. Ikerketa honek argitaratzen dituen emaitzekin ikaratuta, proiektuan parte hartu zuten mediku, psiokologo, psikiatra eta abokatuekin elkartuko da. Haiek erakutsiko diote tortura psikologikoa, Istanbulgo Protokoloa edo hurbilketa estatistikoa bezalako kontzeptuak, ipar globaleko torturaren errealitatea ezagutaraziz.

Fitxa

  • Zuzendaria: Ander Iriarte
  • Gidoia: Olatz Retegi, Jorge Gil, Ander Iriarte
  • Argazkia: Eñaut Castagnet
  • Muntaketa: Amaia Merino, Laurent Dufreche, Ander Iriarte
  • Musika: Paula Olatz
  • Soinua: Unai Gimenez, Iñigo Etxarri
  • Parte hartzaileak: Olatz Retegi, Olatz Barrenetxea, Miguel Angel Navarro, Iñaki Markez, Benito Morentin, Itziar Caballero, Jeannete Ruiz Goikotxeta, Julene Zuazua, Maritxu Jimenez, Gabriela Lopez Neyra, Irene Redondo, Maria Antonieta, Andrea Galon, Pau Perez Sales, Paco Etxeberria, Laura Pego, Joxe "Bikila" Iriarte , Francisco "Patxi" Gimenez, Nerea Olaziregi Martínez, Itziar Amezaga Epalza, Aizeti Fdz Zabala, Aingeru Cardan~o Reoyo, Xabi Vidaurre Sanz, Egoitz Garmendia Vera, Enkarni Blanco Abad, Mari Luz Dominguez Gonzalez, Iñaki Bidaurre Sanz, Nekane Eguzkitza Bilbao, Begoña Martínez de Murgia Mendizabal, Haizea Murgi Rodriguez, Marga Agundez Basterra
  • Iraupena: 113 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

Apaiz kartzela

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ondoren solasaldia egongo da. Hizlariak: Ritxi Lizartza (zuzendaria) eta Xabier Amuriza (apaiz errepresaliatua).

Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.

Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.

Fitxa

  • Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal
  • Ekoizpena: Ritxi Lizartza
  • Ekoizpen eragilea: Ritxi Lizartza
  • Jatorriko ideia: Javi Barajas
  • Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo
  • Argazkia: Fernando Sa Casado
  • Musika: Joserra Senperena
  • Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden
  • Soinu-ingeniaria: Haimar Olaskoaga
  • Hizkuntza:euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera
  • Iraupena: 85 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

Ainbo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Ikus-entzunezko emanaldia

Ilargirantz

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia! 
Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.