Ikasle berrientzat izena emateko epea irekiko da Musika Eskolan

Az, 2023-08-30 12:08

Epea irailaren 1etik 8ra izango da.

2023-2024 ikasturtean Tomas Garbizu Musika Eskolan matrikulatu nahi duten ikasle berrientzat izena emateko epea ostiralean irekiko da. Hala, irailaren 1etik 8ra izango dute izena emateko aukera, eta interesdunek Musika Eskolara deitu beharko dute.

Ikasturte berrian, ondorengo ikastaro osagarriak eskainiko dira:

  • Musika eta mugimendua.
  • Musika-mintzaira.
  • Musika-hezkuntza.
  • Talde instrumentala.
  • Talde korala.

Instrumentu hauetan izena emateko aukera dago:

  • Trikitixa.
  • Panderoa.
  • Pianoa.
  • Klarinetea.
  • Saxofoia.
  • Txistua.
  • Flauta.
  • Perkusioa.
  • Biolina.
  • Biola.
  • Akordeoia.
  • Tronpeta
  • Gitarra.
  • Bateria
  • Gitarra elektrikoa.

Oharrak:

  • Ikasturte hasiera irailaren 4an izango da.
  • Instrumentu-irakasleekin komunikatzeko eguna irailaren 1ean izango da (17:00-18:00).
  • Musika mugimendua, Musika-mintzaira eta Musika-hezkuntza ikasten ari diren ikasleen gurasoekin komunikazioa eskolako lehen astean egingo da. Ordutegiak zehaztuko dira.

Informazioa:

“Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskola: Astelehenetik Ostiralera: 16:30 - 20:00

Tlf: 943529999

tgarbizume@lezo.net

Arloa edo saila