Maiatzaren 24tik 27ra Gurutze Santuaren Plazarako sarbidea itxita egongo da

Or, 2022-05-20 11:27

Udal mantenurako burutu behar diren lanengatik izango da.

Datorren asteartetik ostiralera bitarte (maiatzaren 24tik 27ra), Gurutze Santuaren plazarako sarbidea itxita egongo da, burutu beharreko udal mantenu lanak direla eta.

Ondorioz, ibilgailuek Donibane kaletik sartzea debekatua izango dute.

Salbuespen gisa, ondoren aipatutako ibilgailuei Kale Nagusitik sartzeko baimena emango zaie:

-Zamalanetako ibilgailu profesionalak.

-Kale Nagusiko garajeetako erabiltzaileak.

Salbuespenezko kasu horietan, sarbidea eta irteera Kale Nagusitik egin beharko dira.

Larrialdiren bat gertatuz gero (anbulantziak, suhiltzaileak…) Udaltzaingoari deitu beharko da: 943524003.

Lezoko Udalak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik baina herriaren onurarako diren lanak burutzea beharrezkoa dela adierazten du.

Arloa edo saila