URTEKO AZKEN KANTUJIRA LARUNBATEAN IZANGO DA

Az, 2025-12-17 12:12

Larunbatetan, hilak 18, Kantujirak Lezoko kaleak girotuko ditu. 12:30ean abiatuko da Aiton-Amonen Bordatik.

Ohitura den moduan, hilabeteko hirugarren larunbatean musika herrikoia maite duten herritarrak Kantujira egingo dute herriko kaleetan zehar. Bizitza osoan Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko eta lezoarrekin partekatzeko musikaz betetako kalejira izango da. 

Eguerdiko 12:30ean, Aiton-Amonen Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.

Antolakuntzak herritar, musikazale edota herria girotu nahi duen lezoar oro gonbidatu du ekintza honetan parte hartzera. Abestien kopiak, hasi aurretik banatuko dira: "Anima zaitezte, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da".