Lezoko auzo-konpostaren jarraipen bisita uztaila bukaeran

Al, 2021-07-26 10:09

Hurrengo bisita uztailaren 28an izango da eta herritarren galderak erantzungo dira bertan.

2021erako bisiten egutegia jarraituz, datorren asteazkenean, uztailaren 28an, Lezoko konpostaje guneen urteko 5.bisita burutuko da. Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutuko iraupena izango dute.

2020ko kanpainan estreinatutako planteamenduak aurrera jarraitzen du, hau da maiatza eta uztaileko errefortzua. Horrela, 2019an bisitak otsailean, apirilean, ekainean, abuztuan, irailean, urrian eta abenduan egin ziren bitartean, 2020tik aurrera 2 bisita gehitu ziren: maiatzean eta uztailean. Espero bezala, urteko hilik epelenetan jarraipena indartuz, konpostagailuen portaeraren bilakaera nabarmen hobetu zen. Hobekuntza hau martxan dauden konpostagailuen (materia freskoa daukatenak) batez besteko tenperaturetan nabaritu da, 2020an 5ºC altuagoak izan baitziren 2019arekin alderatuta. Indartze hori 2021.urtean zehar jarraitzen du, datuen bilakaerak hobera egingo duela esperoz. Horrela, uztaileko hilabete honetan, 2.indartze bisita egingo da eta 4.a jarraian.

COVID-19ak sortutako pandemiaren hasieratik azpimarratu den bezala, udalak lasaitasuna erakutsi baina zuhurtziaz jokatzea eskatzen du. Konpostajearen segurtasuna ez da inoiz zalantzan jarri, beraz, herritarrak berarekin jarraitzera animatu nahi ditugu, beste edozein jardueratan bezalako segurtasun neurriak jarraituz. Era berean, gogoratzen da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.

Lezoko Udalak, herritar guztiak bisita hauetara etortzea gonbidatzen ditu, bertan,  herritarren zalantza guztiak teknikariak erantzungo ditu. Era berean, indarrean dauden osasun neurriak jarraitzeko eskaera egiten da.

Hurrengo bisita irailaren 2an izango da.

Teknikariarekin harremanetan jartzeko bideak ondorengoak dira, posta elektronikoa: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp bidez (647057402).

Eutsi konpostajeari!

Arloa edo saila