2001.eko Maiatzaren 10ekoa

    Lezon, 2001eko maiatzaren 10ean, goizeko 10:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko apirilaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko apirilaren 26an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez du inolako adierazpenik eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Imanol Garmendia Etxandiri obra lizentzia ematea Jaizkibel Hiribideko 23an, dagoen lokala egokitzeko.

    Imanol Garmendia Etxandik eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 23.ean dagoen Txingurri taberna egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan Pub jardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo akordioak hartzen ditu:

    BAT: Imanol Garmendia Etxandiri obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 23.ean dagoen Txingurri taberna egokitzeko, hartan Pub jardueran lan egiteko, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaile horiek jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

    Bi: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu behar du eta, harekin batera:

    -Ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    -Era berean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia ekarri behar du.

    -Soinuak neurtzeko potenziometro bat eta sonografo bat jarri beharko ditu.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga 109.854,- pta da; irekitzeko lizentziaren titularitate aldaketari dagokion tasa 78.022 pta; IGOKA espedientea tramitatzearen gaineko tasa 10.400 pta. da. Beraz, guztira, 198.275 pta. ordaindu behar ditu.

    4.- Colas y Gelatinas, S.L.ri, obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 37an dagoen pabilioia egokitzeko.

    Luis Bru López de Sabandok, Colas y Gelatinas, S.L.ren ordezkaria, Txatxamendi kalean, 37an (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kola industrialen biltegia iharduera jartzeko helburuz eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetza honek Gobernu Batzordeak honako hau erabakitzen du:

    BAT: Luis Bru López de Sabandok, Colas y Gelatinas, S.L. enpresaren ordezkariari obra lizentzia ematea, Txatxamendi kalean, 37an (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kola industrialen biltegia iharduera jartzeko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera:

    -Ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    -Jarduera Ekomikoen Gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.

    -Tarteko solairuaren proiektuaren 2 ale, bisatuak aurkeztu behar ditu, eskriturak ere eta Haziendako U-4 inprimakia.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 195.875,- pta ordaindu behar du.

    5.- Juan Antonio Cáceres Bujandari obra lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen Zaldiak kafetegia-jatetxea egokitzeko.

    Juan Antonio Cáceres Bujandak eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1.ean, dagoen Zaldiak kafetegia-jatetxea egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kafetegia-jatetxea ihardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetza honek Gobernu Batzordeak honako hau erabakitzen du:

    BAT: Juan Antonio Cáceres Bujandari, obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 1.ean, dagoen Zaldiak kafetegia-jatetxea egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan kafetegia-jatetxea, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaile horiek jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

    BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu behar du eta, harekin batera:

    -Ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    -Era berean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia ekarri behar du.

    -Soinuak neurtzeko potenziometro bat eta sonografo bat jarri beharko ditu.

    6.-Udal igerilekuetako ur beroko eguzki panelak jartzeko aurrekontuak onartzeko proposamena.

    Udal igerilekuetako ura berotzeko eguzki panelak jartzeko aurrekontuei buruz aurkeztu den proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Igoan Solar, S.L.ri esleitzea haurren eta helduen igerilekuetako ura eta ur korrontea berotzeko kolektore temikoak jartzeko lanak; baita ere, bideragarritasun azterketarako eta eguzki indar termikoaren erabilera eta aplikazioak hedatzeko; gaiari buruz egin den txosten teknikoak dioenaren arabera, aurkeztu diren hiru eskaintzetatik hoberena delako. Aurrekontua, 13.659.456 pta. de BEZ barne (AD-319).

    Esleipeneak EVEren dirulaguntza du, 4.710.157 pta. (IR-475/00 proiektua, 2000ko urriaren 20ko 2.380 erregistro sarrera),

    Esleitutako lanak amaitzeko epea gainerako lanen exekuzioari egokituko zaio.

    Aurrez, berme gisa, 546.378 pta utzi behar ditu gordailutan.

    KULTURA

    7.- Ekaitz Atseden Taldeari 2001 urteko egitasmoa gauzatzeko dirulaguntza.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak hemen heldu den dirulaguntza ematea erabakia du:

    - Ekaitz Atseden Taldeari 2001 urteko egitasmoa gauzatzeko, 210.000 pezeta, (AD-288).

    8.- Haurtxo haur eskolako 2000ko dirulaguntzaren likidazioa.

    2001eko otsailaren 15ean eman zioten sarrera 2000ko behin-betiko balantzeari. Era berean, hitzarmenean aipatutako ziurtagiriakaurkeztu zituzten eta gastuen konprobanteak Udalaren esku utzi aztertzeko.

    Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazio hori guztia Euskara-Kultura zerbitzuan aztertu ondoren, ikusi genuen diru-sarreren inguruko azterketa osatu ahal izateko datu gehiago behar genituela, zehatzago esanda, kuotak ezartzeko dituzten baremoena. Era berean, eta gastuen atalean, aurkezteke zituzten Gizarte Segurantzaren TC-ak.

    Dokumentu horiek eskuratu eta aztertu ondoren eta zalantza batzuk behin argituta proposamenarekin batera doan orrian ezkerreko zutabean ageri den balantzea da dokumentazio horren guztiaren azterketatik ateratzen dena.

    Honako hau da 2000ko balantze horretan agertzen diren kopuruen laburpena:

    Gastuak, guztira: ...................... 19.744.581 pta.

    Sarrerak, guztira: ....................... 22.564.089 pta.

    Superabita:.................................. 2.819.508 pta.

    Hori guztia ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    ............. BAT.-Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2000ko behin-betiko balantzea, Euskara-Kultura zerbitzuak gastuen alorrean ¾garbiketan hain zuzen¾ eta sarreren alorrean ¾Udalaren dirulaguntza¾ proposatzen dituen zuzenketekin.

    ............. BI.-Era berean, onartzea 2000ko balantze horretatik ateratzen den emaitza, hots, superabita, 2.819.508 pta.

    ............. HIRU.-Kontuan hartuta emaitza irabazia izan dela, ez ordaintzea aurreko ekitaldian ordaintzeke geratu zen galeraren %25, hau da, 2.832.311 pta.

    ............. LAU.- Haurtxo haur-eskolak Udalri itzuli beharko lizkiokeen 2.819.508 pta horiek 2001 urteko dirulaguntzaren ordainketa egiterakoan kitatzea.

    9.- Haurtxo haur eskolako 2001eko dirulaguntza.

    2001eko otsailaren 15ean, 2000ko behin-betiko balantzearekin batera, 2001eko aurrekontuari eman zioten sarrera.

    Honako hau da 2001eko aurrekontu horretan agertzen diren kopuruen laburpena:

    Gastuak, guztira: ................. 21.147.231 pezeta.

    Sarrerak (kuotak): ................. 9.429.000 pezeta.

    Aurreikusitako defizita:......... 11.718.231 pezeta.

    2001eko aurrekontu horren inguruan Euskara-Kultura zerbitzutik honako zehazpen horiek egin nahi ditugu:

    a) Gastuen alorrean, batez beste, planteatzen duten igoera %4 da.

    b) Sarreren alorrean, berriz, gurasoen kuotetan, planteatzen duten igoera %16 da.

    c) Bestalde, nahiz eta lehengo urtean bezala Jaurlaritzatik aurten ere dirulaguntza jasoko dutela nahiko ziurtzat har daitekeen ez dute kopururik zehaztu.

    Hori guztia kontuan hartuta, Gobernu Batzordeak heldu diren erabakiak hartu ditu:

    BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2001eko aurrekontua eta aurrekontu horretan ageri den emaitza: defizita, 11.718.231 pta.

    BI: Udalarekin izenpetua duen hitzarmenaren 5.3 klasulan ezarritakoaren arabera, Haurtxo haur-eskolari, dirulaguntza gisa, onartutako defizit horren %50 ordaintzea, hau da, 5.859.115 pta. Aipatutako dirulaguntza hori ordaintzeko unean, itzultzeke dituzten 2.819.508 pta. horiek kitatuko dira.

    HIRU: Ekainaren bukaeran defizitaren %25 ordaintzea, hau da, 2.929.558 pta.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.291.etik 225.295.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna