2001.eko Maiatzaren 24ekoa

    Lezon, 2001eko maiatzaren 24an, goizeko 10:40 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Alkatetzan, lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Mendekoste 2001 jaietako programa banatu du alkateak.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Angel Errastik aurkeztutako eskabidea, Kale Nagusiko 1.ean, (Ganboa Ttiki), 3 etxebizitza eta lokal komertzial bat, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatuz.

    Angel Errasti Fernandez de Gorostizak, Kale Nagusiko 1.ean, (Ganboa Ttiki), 3 etxebizitza eta lokal komertzial bat, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du. Horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabakitzen du:

    BAT: Angel Errasti Fernandez de Gorostizari lizentzia ematea Kale Nagusiko 1.ean, (Ganboa Ttiki), 3 etxebizitza eta lokal komertzial bat, okupatzeko.

    BI: Lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 17.758 pta da.

    HIRU: Dokumentazioaren ale bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura bidaltzea.

    4.- Juan José Zumeta Velak, Inmoibarrola, S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, Kale Nagusiko 3.ean, (Ganboa Nagusi), 6 etxebizitza eta lokal komertzial bat, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatuz.

    Juan José Zumeta Velak, Inmoibarrola, S.L. enpresaren ordezkaria gisa, Kale Nagusiko 3.ean, (Ganboa Nagusi), 6 etxebizitza eta lokal komertzial bat, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du. Horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera erabakitzen du:

    BAT: Juan José Zumeta Velari, Inmoibarrola, S.L. enpresaren ordezkari gisa lizentzia ematea Kale Nagusiko 3.ean, 6 etxebizitza eta lokal komertzial bat, okupatzeko.

    BI: Eraikuntzen gaineko zerga 101.086 pta da eta lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 33.971 pta. Hortaz, guztira, 135.057 pta ordaindu behar ditu.

    HIRU: Dokumentazioaren ale bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura bidaltzea.

    5.- Kaleak garbitzeko makina erosteko baldintzen orria onartzea.

    Baldintzen orria onartu da, kontratazioa urjentziaz tramitatuko den lehiaketa bidez egingo da.

    Haren iragarkia GAOn, DV, Gara eta Egunkarian egingo dira.

    GIZARTE ONGIZATEA

    Gai zerrendaren orden aldaketa egiten da: 7. puntua 6. jartzen da.

    6.- Beharrizan larrietarako dirulaguntzak emateko irizpideak onartzeko proposamena.

    Ikusi dugu Udal Aurrekontuetan Gizarte Larrialditarako aurreikusitako kopuruaren egoera eta beste aldetik, oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jasotzen ari diren eskaera kopurua eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak, hemen heldu den erabakia hartzen du:

    BAT: 2001eko otsailaren 1ean Gobernu Batzordeak hartutako lehentasun irizpideak ezin dira mantendu daukagun aurrekontu mugagatik

    BI: Gizarte larrialdetarako laguntzak emateko honako lehentasuna ezartzea:

    -Ohizko etxebizitzaren alokairua edo mantenimendu ordainketak egiteko eskaerak erantzutea.

    HIRU: Urte amaieran, aurrekontuen egoeraren arabera, urtean zehar jaso diren eskaera guztiak ofizioz errebisatuko dira eta 2001eko otsailaren 1ean Gobernu Batzordeak onartutako irizpideak mantenduz, diruz lagunduko dira.

    7.- Beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak, hemen heldu diren erabakiak hartzen ditu:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei etxebizitza alokairua ordaintzeko: 652 b 233.331,- pezeta, (A-33).

    BI: Ez onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 652B (oinarrizko beharrak eta mantenimentu gastuak kontzeptuagatik) eta 6B espediente zenbakiei, (oinarrizko beharrak kontzeptuagatik). Arrazoia: eskatutako kontzeptua ez da lehentasunezkoa Udalak onartutako kriterioen arabera.

    HIRU: Urte amaieran, aurrekontuen egoeraren arabera, urtean zehar jaso diren eskaera guztiak ofizioz errebisatuko dira eta 2001eko otsailaren 1ean Gobernu Batzordeak onartutako irizpideak mantenduz , diruz lagunduko dira.

    8.- Familia eskuhartzeak onartzeko proposamenak.

    Ikusi dugu 613 B espedientea jasotzen ari den famili eskuhartzeari buruz egindako ebaluaketa txostena. Bertan Gizartekintza eta Udalari famili eskuhartzea 6 hilabetez luzatzea eskatzen zaio. Hala, Gobernu batzordeak, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, hemen heldu diren erabakiak hartzen ditu.

    BAT: Udalak onartzea familia eskuhartzearen jarraipena.

    BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostua, guztira, 260.700, pezeta, (AD-332).

    HIRU: Kopuru hori 175 partidari atxikitzea.

    LAU: Erabaki honen berri Gizartekintzari ematea.

    Ikusi dugu 275 A espedientea jasotzen ari den eskuhartze edukatiboari buruz egindako ebaluaketa txostena. Bertan Gizartekintza eta Udalari eskuhartze edukatiboa 6 hilabetez luzatzea eskatzen zaio. Hala, Gobernu batzordeak, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, hemen heldu diren erabakiak hartzen diut:

    BAT: Udalak onartzea eskuhartze edukatiboaren jarraipena.

    BI: Udalak beregain hartzea hezitzailearen saioen kostua, guztira, 633.675,- pezeta, (A-337).

    HIRU: Kopuru hori 175 partidari atxikitzea.

    LAU: Erabaki honen berri Gizartekintzari ematea.

    Ikusi dugu 129 espedientea jasotzen ari den famili eskuhartzeari buruz egindako ebaluaketa txostena. Bertan Gizartekintza eta Udalari famili eskuhartzea 6 hilabetez luzatzea eskatzen zaio. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu batzordeak, zera erabakitzen du:

    BAT: Udalak onartzea familia eskuhartzearen jarraipena.

    BI: Udalak beregain hartzea terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 752.980,-pezeta, (D-336).

    HIRU: Kopuru hori 303 partidari atxikitzea. A-1186/2000.

    LAU: Erabaki honen berri Gizartekintzari ematea.

    9.- Aiton Bordako tabernako prezioen igoera onartzeko proposamena.

    Jubilatuen Aiton-Bordako taberna zerbitzuko prezioak jubilatuentzat igotzeko egin den eskaera ikusita alde batetik, eta bestetik prezioen igoeraren inguruan Aiton Borda elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta tabernako arduradunen arteko adostasuna. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartzen du:

    BAT: Jubilatuentzako prezioen igoera onartzea, espedientean jasorik dagoenaren arabera, 2001 urterako.

    BI: Igoera hori datorren ekainaren 1etik aurrera aplikatzea.

    10.- Maixa Mendizabalek aurkeztutako eskaera: ibilgailua aparkatzeko baimen berezia.

    Ikusi dugu elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Maixa Mendizabal Mugikak egin duen eskabidea. Era berean aztertu dut Foru Aldundiko Gizarte Ongizate saileko Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako ezezko txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartzen du:

    BAT: Ez onartzea elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune baimen berezia ematea Maixa Mendizabal Mugikari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gutxiago du.

    KULTURA

    11.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:

    -Araba Euskaraz 2001: 40.000 pezeta, (A-326).

    -Herri Eskolari, 2001eko Kultur astea: 139.200 pezeta, (AD-325).

    -Allerru Kirol Elkarteko pilota taldeari, Josetxo Etxandi XXVI oroitaldia antolatzeagatik: 1.850.000 pezeta, (AD-323).

    -Elkarteei, Mendekosteak 2001: 1.012.000 pezeta, (A-328).

    12.- Lezoko Udalaren aportazioa Oarsoaldeako euskara zerbitzua

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak, Oarsoaldeko euskara zerbitzuari, 3.728.000 pezeta aportazioa ematea erabaki du, (AD-327).

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.446tik 309.450.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna