2003.eko Irailaren 11ekoa

Lezon, 2003ko irailaren 11an, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar zinegotziak bertan direlarik.

Ez da bilkurara etorri: Aitor Ocerin Ibañez.

Idazkari gisa Pedro Etxarri Ollokiegi aritu da, udal idazkaria den Xabier Loiola bajan baitago.

GOBERNU BATZORDEAREN BILKUREN MAIZTASUNA ETA ORDUTEGIA

1.- Proposamena, Udal Gobernu Batzordeen maiztasuna erabakitzeko.

Udal Gobernu Batzordeari proposatzen diot ondorengo akordio hau hartzea:

Gobernu Batzordeak bere ohiko bilkurak hamabost egunez behin egingo ditu, ostegunetan goizeko 9:00etan.

Gobernu Batzordekideek onartu egin dute proposamena.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea. 254, 292, 296, 310 eta 316. Dekretuak, ondoren adierazten den bezala zehazturik:

254. Dekretua: Miren Karmele Lizarraga Garmendia, Aitor Unanue Etxegaray eta Igor Ugarte Martín enplegatuei 1. hirurtekoa onartzea.

292. Dekretua: Idazkariaren ordezkapena, 2003ko abuztuaren 6tik 29ra, biak barne.

296. Dekretua: UAD, 5.4. eremuan (Agustina Lizarazu kalea, 1) etxebizitzak eta trastelekuak eraikitzeko obra lizentzia.

310. Dekretua: 2003ko irailetik hasita udal bulegoetako ordutegia onartzea.

316. Dekretua: 2003ko Santakrutzetako jaien antolaketa burutzeko zenbait elkarteri subentzioak ematea.

Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu dekretuak.

BARNE ARAZOETAKO GAIAK

3.- 2003ko lan egutegia berrantolatzea

Gobernu Batzordeak, 2002ko abenduaren 18an egindako bileran, behin-behinekotasunez, 2003. urte hasierarako baliagarriak izango ziren lan-egutegiak onartu zituen. Bulegoko langileei zegokienez, goizez, 6 ordu eta 31 minutuko lan-saioa ezarri zen eta urtean zehar bi zubi egitea onartu.

2003ko Otsailaren 27an, Gobernu Batzordeak, martxoaren 1etik aurrera indarrean sartuko ziren lan-egutegiak onartu zituen. Bulegoko langileei zegokienez, egunero goizez 6 orduko lan saioa ezarri zen eta astelehenetan berriz, 3 orduko lana egin behar zen arratsaldez. Zubi bakar bat egitea onartu zen, abuztuaren 1a.

Honen aurrean, zenbait langilek azken lan-egutegi hau ez zuten onartu, eta hasiera batean onartua zegoen lan-egutegia egiten jarraitu zuten. Udalak berriz, astelehen arratsaldeetan lan egin gabe utzitako orduen deskontua egin zuen.

Langileen ordezkariekin egon ondoren, alkateak, 2003ko abuztuaren 26an emandako 310. Dekretuan, 2003ko irailaren 1etik aurrera, Gobernu Batzordeak, 2002-12-19an onartutako bulegoetako lan-egutegia birjartzea erabaki zuen.

Horiek horrela, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hau hartu du:

BAT: Alkateak emandako 310. Dekretua berrestea.

BI: Greba dela eta, langileei egindako deskontuak ordaintzea.

HIRU: Urtean zehar langile bakoitzak egindako lan orduen kalkulu berria egitea.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

4.- José Ignacio Lasari, Provimar, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 43.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia ukatzea, zeren elikagairen hornidura jardueran aritzeko, aldez aurretik hainbat dokumentazioa aurkeztu behar baitu.

José Ignacio Lasak, Promivar, S.A. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Txatxamendi Kaleko 43.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: José Ignacio Lasari, Promivar, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Txatxamendi Kaleko 43.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia ukatzea zeren, elikagairen hornidura jardueran aritzeko, aldez aurretik dokumentazio hau aurkeztu behar baitu:

1.- Jardueraren proiektu bisatua, Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuren espedientea tramitatu ahal izateko.

2.- Establezimendu Industrialetako Suteen Kontrako Segurtasun Araudiaren analisiaren proiektu bisatua.

3.- Baldin eta argiteriaren potentziak hala eskatuko balu, horretarako indarrean dauden arauen arabera, instalazio elektrikoaren proiektu bisatua aurkeztu beharko da.

5.- Jesús Mª Díez Agestari, Carrocerías Pasajes, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia ematea, bertan karrozeria-lantegia jartzeko.

Jesús Mª Diez Agestak, Carrocerías Pasajes enpresaren ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Txatxamendi Kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Txatxamendi Kaleko 57.ean (Ipintza Industrialdea) kokaturiko pabilioia irekitzeko lizentzia ematea, bertan karrozeria-lantegia jartzeko, baina, baldintza gisa, 30 eguneko epearen barruan betetzekotan Industria, Energia eta Meategi Zuzendariaren 1996ko apirilaren 15eko Ebazpena.

6.- Aurelio Campo Iglesiasi, Euskaltel, S.A. enpresaren ordezkari gisa obra lizentzia ematea telefonia eta CATV Gorbea kalean (1 A- gunea, 1. Zona) kanalizatzeko

Aurelio Campo Iglesiasek, Euskaltel S.A. enpresaren ordezkari gisa, proiektu bat aurkeztu du, telefonia eta CATV zerbitzuak Lezoko udalerrian banatzeko behar den azpiegitura definitzeko helburuz.

Proiektu horren aurrerapenean sartzen dira bai obra zibila baita kableen banaketa ere, telefono-zerbitzurako C banaketa-gunetik hasita eta CATV seinalea transzeptore optikotik etxeetako tap terminaletaraino, eta kiroldegiko garajeetarako sarrera inguruan koadro bat jartzea.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Kanalizazio obrek baldintzapekoa dute, gaur egun dagoen zorua, gaur egun dagoen egoera berean berriro jarri beharko dutelarik.

2.- Obrak seinalatzeko behar diren arreta-neurriak hartu beharko dira.

BI: Fiantza ipini beharko da, guztira 4.056 eurotakoa.

HIRU: Obrak egiteko epea bi aste da.

7.- Aurelio Campo Iglesiasi, Euskaltel, S.A. enpresaren ordezkari gisa obra lizentzia ematea kale Nagusian telefonia eta CATV kanalizatzeko (1 A gunea, 2. Zona).

Aurelio Campo Iglesiasek, Euskaltel S.A. enpresaren ordezkari gisa, proiektu bat aurkeztu du, telefonia eta CATV zerbitzuak Lezoko udalerrian banatzeko behar den azpiegitura definitzeko helburuz.

Proiektu horren aurrerapenean sartzen dira bai obra zibila baita kableen banaketa ere, telefono-zerbitzurako C banaketa-gunetik hasita eta CATV seinalea transzeptore optikotik etxeetako tap terminaletaraino, eta kiroldegiko garajeetarako sarrera inguruan koadro bat jartzea.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Kale Nagusiko kanalizazio obrak, Naturgas enpresak gasa instalatzeko egin behar dituen obrekin batera egin beharko dira.

2.- Kable instalazioen zuinketa egin beharko da aldez aurretik, obra horiek Lezoko hirigune zaharrean eragina dutelako.

BI: Fiantza jarri beharko da, guztira 11.951 euro.

HIRU: Obrak egiteko epea lau aste da.

8.- Aurelio Campo Iglesiasi, Euskaltel, S.A. enpresaren ordezkari gisa obra lizentzia ematea, Bekoerrota kiroldegirako sarbidearen inguruan telefonia eta CATV kanalizatzeko (1 A gunea, 3. Zona).

Aurelio Campo Iglesiasek, Euskaltel S.A. enpresaren ordezkari gisa, proiektu bat aurkeztu du, telefonia eta CATV zerbitzuak Lezoko udalerrian banatzeko behar den azpiegitura definitzeko helburuz.

Proiektu horren aurrerapenean sartzen dira bai obra zibila baita kableen banaketa ere, telefono-zerbitzurako C banaketa-gunetik hasita eta CATV seinalea transzeptore optikotik etxeetako tap terminaletaraino, eta kiroldegiko garajeetarako sarrera inguruan koadro bat jartzea.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Kanalizazio obrek baldintzapekoa dute, gaur egun dagoen zorua, gaur egun dagoen egoera berean berriro jarri beharko dutelarik.

2.- Obrak seinalatzeko behar diren arreta-neurriak hartu beharko dira.

BI: Fiantza ipini beharko da guztira 7.415 eurotakoa.

HIRU: Obrak egiteko epea bi astekoa da.

9.- Antonio Etxebeste Etxeberria lizentzia ematea pabilioia irekitzeko, Txatxamendi kaleko 5.ean, 22. lantegia (Ipintza Industrialdea).

Zubitxo Txatartegiaren izenean Antonio Etxebeste Etxeberriak aurkeztu duen eskaria aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Eskatzaileari 5. zenbakian, 22. tailerrean (Ipintza Industrialdean) dagoen pabilioia irekitzeko udal baimena ematea, txatartegi jarduera aurrera eraman dezan.

10.- Luis Mari Etxarti, Leonenea, S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Leon Enean (UAD.14 ? Zubitxo kalea, 21) etxebizitzak, bebarru komertzialak eta garajeak izango dituen etxe bat eraikitzeko.

Leonenea, S.L.ren izenean, Luis Mari Etxartek Leon Enean (UAD 14 Eremua) etxebizitza-eraikin bat egiteko oinarrizko proiektua aurkeztu eta Udalaren baimena eskatzen du. Proiektua Begiristain Arkitektura Bulegoa, S.L. enpresako arkitektoek idatzi dute eta dagokion profesionalen elkargoak oniritzia eman dio.

2003ko uztailaren 1eko Alkatetzaren 258. Dekretuaren bidez, UAD 14 (Zubitxo Kalea, 21) eremuaren Xehetasunezko Azterketari hasierako onarpena eman eta 15 egunez jendaurrean jarri zen. Xehetasunezko Azterketa horretan, Lezoko Planeamenduko AASSen Aldaketaren hirigintzako fitxan proposatzen zen eraikuntzaren lerrokadura eta sestrak zehazten dira, hirigune historikoko nahiz kanpoko hainbat jarduera eremutan.

Arkitekto aholkulariak egindako txostenaren arabera, proiektuak aipatutako hirigintzako fitxan zehazten diren xedapenak betetzen ditu: lerrokadurei eutsi eta Xehetasunezko Azterketan proposatzen diren sestrak ez ditu gainditzen.

Ondorengo eraikuntza profil hau izango duten 12 etxebizitza egin nahi dira: erdi-sotoa, behe solairua eta lau solairu. Erdi-sotoan 13 garaje plaza (bat minusbaliatuentzat) eta behe solairuan trastelekuak, merkataritzako lokala eta duplex bat. Gainerako etxebizitzak goi solairuetan egongo dira. Ez dira inolaz ere gaindituko sabaiaren gehienezko azalerak ez sestra gainean, ezta azpian ere.

Txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Leonenea, S.L.ren izenean, Luis Mari Etxarti obra-baimena ematea, Leon Enean (UAD.14. ? Zubitxo kalea) etxebizitza-eraikin bat, behe solairuan merkataritzako lokala eta aparkalekuak eraikitzeko. Horretarako, baldintza hauek bete beharko ditu:

1.- Lanak hasi aurretik, exekuzio-proiektu bisatua eta zuinketaren planoa aurkeztu beharko ditu. Gainera, azpiegituren udal sareekin egin beharreko loturak zehazteko Udal aparejadorearekin harremanetan jarri beharko da.

BI: Halaber, Lezoko Udalak eta jabetzak sinatu duten hirigintzako Hitzarmenari jarraiki (bosgarren akordioa), 65.319 euro ordaindu beharko ditu. Kopuru hau urbanizazio-kanonari dagokio (63.549 euro) eta 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte K.P.I.?ren baliokidea den interesa kontuan hartuz eguneratu da (%2,8).

HIRU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako baimena eskatu eta ondorengo dokumentu hauekin batera aurkeztu beharko du:

1.- Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

2.- U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

3.- Eraikuntza berriaren argazkiak.

4.- Obra berriaren Eskriturak.

LAU: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 52.590,04 euro ordaindu beharko ditu. Likidazio hau behin behinekoa da.

11.- Promociones Jauregialde, S.L. enpresari, UAD. 8ko urbanizazioaren kanonari dagokiona ordaintzeko errekeritzea (Andreseneko Tolarieta).

2003ko maiatzaren 29an egindako bileran Gobernu Batzordeak PROMOCIONES JAUREGIALDE, S.L.ri Andreseneko Tolarieta UAD. 8 eremuan etxebizitzak eraikitzeko obra-baimena ematea erabaki zuen.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Promociones Jauregialde, S.L.ri gogoraraztea Lezoko Udalak eta jabetzak sinatu duten hirigintzako Hitzarmenari jarraiki (bosgarren akordioa), 29.956 euro ordaindu beharko dituela. Kopuru hau urbanizazio-kanonari dagokio (29.140 euro) eta 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte K.P.I.?ren baliokidea den interesa kontuan hartuz eguneratu da (%2,8).

12.- Nicolás Garmendia Urtizbereari, Gamboenea, S.L, enpresaren ordezkariari, obra lizentzia ematea UAD, 1.4.an (Jaizkibel Hiribidea, 41-bis) etxebizitzak eta trastelekuak eraikitzeko.

Nicolás Garmendia Urtizbereak, Gamboenea, S.L.ren izenean, U.A:D. 1.4. (Jaizkibel Hiribidea 41) Eremuan etxebizitza eta trastelekuren eraikuntza baten oinarrizko proiektua bideratzeko eskaera aurkeztu du. Proiektua Jesús Ansa Zabaleta arkitektoak egin du eta dagokion elkargo profesionalaren oniritzia du.

Indarrean dauden AASS kontuan hartuz, Teknikari aholkulariak hauxe jakinarazten du:

2003ko uztailaren 30ean egindako bileran, Udalbatzak U.A.D. 1.4. eremuaren Xehetasunezko Azterketa behin betiko onartu zuen. Hala ere, eraikuntzako proiektuan, eraikinaren izkinetako balkoien distantziak zuzendu behar dira, ezin baita gainditu AASSen aldaketan zehazten den metro bateko gehienezko distantzia.

Aurkeztu den oinarrizko proiektuak ondorengo eraikuntzako perfila duen eraikina proposatzen du: erdi-sotoa, behe solairua, lau goi solairu eta teilatupea. Erdi-sotoan trastelekuak, eta etxebizitzak gainerako solairuetan egongo dira, guztira 5 izanik.

Eraikitako eremuak guztira ez du hirigintzako fitxan baimentzen den gehienezkoa gainditzen eta hegaleraino dagoen altuera onartutako Xehetasunezko Azterketan zehazten dena da.

Proiektuak araudian ezarritako hirigintzako xedapen guztiak betetzen ditu, eraikinaren izkinetako balkoien distantziak izan ezik. Honenbestez, eskatzen zaio lanak hasi aurretik aipatutako distantziak behar bezala zuzentzen dituen exekuzio-proiektua aurkez dezala, zehazki Jaizkibel Hiribidera ematen duen hirugarren solairuko balkoiarena eta atzealdeko fatxaden lehenengo eta bigarren solairuko balkoienak.

Gainera, gogorarazten zaio behe solairuari lotuta dagoen trastelekua ezingo dela bizitoki gisa eskrituratu, baimendutako erabilera trastelekuarena baita.

Halaber, gogorarazten zaio Lezoko Udalak eta jabetzak sinatu duten hirigintzako Hitzarmenari jarraiki (bosgarren akordioa), 12.196 euro ordaindu beharko dituela. Kopuru hau urbanizazio-kanonari dagokio (11.864 euro) eta 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte K.P.I.?ren baliokidea den interesa kontuan hartuz eguneratu da (%2,8).

Gogorarazten zaio ere (seigarren akordioa), eraikitzen den etxebizitza bakoitzeko garaje plaza bat erabiltzeko lagapen eskubidea eskuratzeko konpromisoa dagoela. Honenbestez, Lezoko Udalak Goiko Plazan eraiki nahi dituenetatik 5 plaza eskuratzeko eskubidea du.

Lagapen publikoko espazio libreari dagokionez, Lezoko Udalari doan eta urbanizaturik lagatzeko eskrituratu beharko da.

Teknikarien txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Nicolás Garmendia Urtizbereari, Gamboenea, S.L.ren izenean, etxebizitzak eta trastelekuak eraikitzeko obra-baimena ematea. Horretarako, aurrez aipatu diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako baimena eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

HIRU: Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

LAU: U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

BOST: Eraikuntza berriaren argazkiak.

SEI: Obra berriaren Eskriturak.

ZAZPI: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 16.227,30 euro ordaindu beharko ditu. Likidazio hau behin behinekoa da.

13.- Claudio Arregi Garmendiari, C.D. Caza y Pesca Jaizkibel Allerruren ordezkari gisa, lizentzia ematea Lopene plazako 5.ean kokaturiko lokala irekitzeko, gastronomia, kultura eta ehiz- eta arrantza-kirol elkartea jartzeko.

Klaudio Arregi Garmendiak, "C.D. Caza y Pesca Jaizkibel Allerruren" ordezkari gisa, aurkeztu duen eskabidea azterturik, Lopene plazako 5.ean kokaturiko lokalaren irekidura-lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Interesatuari udal lizentzia ematea Lopene plazako 5.ean kokaturiko lokala irekitzeko ehiza eta arrantza kiroletako gastronomiako eta kulturako sozietate jardueran aritzeko.

14.- Alvaro Acuña Muñozek eskaturik, Efectos Navales Pasai, S.A., enpresaren ordezkari gisa, tramitatzen ari den iharduera espedientearen alde informatzea Txatxamendi kaleko 45-47an kokaturiko pabilioia egokitzeko, (Ipintza Industrialdean), burdindegia industrialaren hornidurarekin zerikusia duen ororen biltegi eta salmentarako erabiltzeko.

Alvaro Acuña Muñozek, Efectos Navales Pasai, S.A.-ren ordezkari gisa aurkeztutako espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Alvaro Acuña Muñozek, Efectos Navales Pasai, S.A.-ren izenean aurkeztutako espedienteari oniritzia ematea, Txatxamendi kaleko 45.-47. zenbakietan (Ipintza Industrialdean) dagoen pabilioia burdindegi industrial gisa antolatzeko, bertan industriarekin lotutako hornigaiak bildu eta saltzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

15.- 2003ko ekainaren 6ko Gobernu Batzordearen akordioa atzera botatzea, hartan erabaki baitzen Ateri S.L. enpresari Darietako urtegiko bigarren departamentuaren iragazkaizte obrak adjudikatzea.

2003ko ekainaren 6an egin zen bileran, Gobernu Batzordeak Ateri, S. L.ri 22.721,8 (gehi BEZ) euroren truke Darietako biltegiko bigarren atala iragazgaizteko lanak esleitzeko erabakia hartu zuen.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Aipatutako erabakia atzera botatzea.

16.- Iñigo Azkue Goyari, Gasparrenea etxea birgaitzeko eskatutako obra lizentzia ukatzea.

Iñigo Azkue Goyak Franzisko Gaintza kalean dagoen Gaxparrenea eraikina birgaitzeko obra-baimena eskatu eta oinarrizko proiektua aurkeztu zuen 2003ko uztailaren 15ean. Proiektua A. Uriarte, A. Errasti, A. Ezeiza eta R. Errazkin arkitektoek idatzi dute eta dagokion elkargo profesionalaren oniritzia du.

Teknikari aholkulariak hauxe jakinarazten du:

Aurkeztu den proiektuak Donibane eta Gaintza kaleen artean dagoen Gaxparrenea edo Artzaienea izena duen eraikina birgaitu nahi du. Horretarako, AA.SSen U.A.D. 5.2. eremuari dagokion hirigintzako fitxaren arabera, dagoen harrizko murrua lehen solairuraino perimetro guztian mantentzea eta solairu bat gehiago egitea proposatzen du.

Eraikuntzak bete behar dituen hirigintzako ebazpenak, aipatu berri den hirigintzako fitxak barne hartzen dituenak dira. Behin betiko onartu den Xehetasunezko azterketa kontuan hartuz, sestrak aldatu egin dira.

Etxebizitzako eraikuntza-aprobetxamenduak ez ditu ezarritako 320,37 metro koadroak gainditzen, baina teilatupean dagoen gehiegizko aprobetxamenduak etxebizitzari lotutako trastelekua izan behar du eta ez estudioa, bainugela eta terraza (proiektatu den moduan).

Eraikuntza-perfila baimendutakoa da: Behe Solairua+2 Goi-Solairu+Merkataritzarako Lokala, baina baimentzen den gutxieneko altuerak, lurretik sabaira neurtuta, (Hirigune Historikoaren inguruko Ordenantzak, 46. art.) 2,60 metrokoa izan behar du eta lehen solairuan ez da baldintza hori betetzen.

Estalkiaren tipologia dagoen eraikinarekin bat etorriko da (Hirigune Historikoaren inguruko Ordenantzak, 47. art.). Horrenbestez, egin nahi den terraza ezin izango da eraiki, eta gainera, teilatupeko trasteleku gisa ezingo da justifikatu.

Donibane Kalean dauden hegalkinek ez dute hirigintzako fitxako araudia betetzen (3.3. Partzelazio, okupazio, lerrokadurak eta perfilak), gehienezko luzerak ezin baitu aurrealdeak guztira duen luzeraren herena gainditu: gure kasuan 4,86 m., proiektatutako 6,40 metroen aurrean.

Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Gaxparrenea eraikina birgaitzeko obra-baimena ukatzea, azaldu ditugun arrazoiengatik. Baimena lortzeko, eskatzaileak honako aldaketa hauek egin beharko ditu:

1.- Egungo estalkiaren perfila ezingo da aldatu. Hori dela eta, egin nahi den terraza proiektutik kendu beharko du.

2.- Lehen solairuko altuera librea gutxienez 2,60 metrokoa izango da, eta horrenbestez, teilatupeko altuera 10 zentimetro txikituko da.

3.- Teilatupeko espazioaren erabilera bigarren solairuari lotutako trastelekuarena izango da (Behin betiko onartu den Xehetasunezko Azterketa kontuan hartuz) eta ezingo da bizitoki gisa erabili. Hartara, bainugela eta terraza proiektutik kendu beharko dira (azkena bi arrazoiengatik).

4.- Donibane Kalera ematen duten hegalkinen luzerak hirigintzako fitxetan gehienera baimentzen den neurrira egokitu beharko dira, aurrealdeak guztira duen luzeraren herenera, hain zuen.

5.- Goian aipatu diren alderdietan, eskatzaileak memoria aldatu beharko du.

17.- Juan Miguel Simón Pérezi, Domo Simón, S.L., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, U.A.D. 7 deritza eremuan (Donibane kalea, 10) 7 etxebizitza, bebarru komertziala eta garajeak izango dituen etxe bat eraikitzeko

2003ko ekainaren 17an, Juan Miguel Simon Mendezek, DOMO SIMON S.L.ren izenean, 7. U.A.D. eremuan (Donibane Kalea, 10) 7 etxebizitza, lokal komertzial bat eta garajeak egiteko proiektua aurkeztu zuen, Juan Maria Agirre Orobiurrutia Arkitekto Doktoreak idatzirik.

Teknikari aholkulariaren txostenak hauxe dio:

Proiektua azterturik, eraikuntza-baimena eskuratzeko nahitaezkoak diren agiriak falta zirela antzeman zen. Beraz, proiektua osatzeko, beste honako atal hauek falta zituela esan zitzaion: aurrekontua, seguritate eta osasunaren ikerketa, kalitate-kontrolaren programa eta telekomunikazio proiektua.

2003ko uztailaren 30ean, eskatutako agiriak erantsi zituen eta araututako izapidea ematea eskatu zuen.

Udalbatzak, 2003ko uztailaren 30ean egindako bilkuran, 7. U.A.D. eremuaren (Donibane Kalea, 10) Xehetasun-azterketa behin betiko onartu zuen.

Aurkeztutako exekuzio proiektuak 7 etxebizitza ?bat beheko solairuan eta beste seiak goiko solairuetan?, lokal komertzial bat Donibane kalean eta Polentzarrene kaletik sarbidea izango duten 7 garaje erdi-sotoan hartuko dituen eraikin bat egitea jasotzen du.

Eraikitako azalera osoak ?665,88 m²? ez du gainditzen hirigintzako fitxan gehienez onartzen dena, solairu bakoitzak duen lurraren okupazioak baimendutakoa pixka bat gainditzen badu ere.

Solairu guztien erabilerak, eraikuntza-perfila ?Erdisotoa+Behe Solairua+3 Goi Solairu+ Merkataritzarako Lokala?, lerrokadurak eta teilatu-hegalaren altuera (12,10m) unitatearentzat zehaztutakoak dira.

Horrenbestez, aurkeztutako agiriak araudian ezarritako ebazpen guztiak betetzen ditu eta baiezkoa ematen diogula jakinarazten zaio.

Txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Juan Miguel Simon Mendezi, DOMO SIMON S.L.ren izenean, 7. U.A.D. eremuan (Donibane Kalea, 10) 7 etxebizitza, lokal komertzial bat eta garajeak egiteko obra-baimena ematea, baldintza hauek kontuan hartuz:

1.- Lezoko Udalak eta jabetzak sinatu duten hirigintzako Hitzarmenari jarraiki (bosgarren akordioa), 29.041 euro ordaindu beharko ditu. Kopuru hau urbanizazio-kanonari dagokio (28.250 euro) eta 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte K.P.I.ren baliokidea den interesa kontuan hartuz eguneratu da (%2,8).

2.- Lagapen publikoko espazio libreari dagokionez, Lezoko Udalari doan eta urbanizaturik lagatzeko eskrituratu beharko da.

3.- Lanak hasi aurretik, Udal Zerbitzu Teknikoek lerrokadurak egiaztatzeko, zuinketaren planoa aurkeztu beharko du.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

1.- Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

2.- U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

3.- Eraikuntza berriaren argazkiak.

4.- Obra berriaren Eskriturak.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 23.606,97 euro ordaindu beharko ditu. Likidazio hau behin behinekoa da.

18.- Jesús Garaiar Zuloagak, Zabaltxo Eraikuntzak, S.L enpresaren izenean, aurkeztutako obra proiektua atzera botatzea, U.A.D. 5.4. (Agustina Lizarazu, 1) eremuan etxebizitza-eraikin bat egiteko oinarriko proiektua funtsean aldatzen duelako.

2003ko abuztuaren 13an, baiezkoa eman zitzaion Zabaltxo Eraikuntzak, S.L.ren izenean Jesus Garaiar Zuloagak U.A.D. 5.4. eremuan etxebizitzak eraikitzeko obra-baimen eskaerari 296. zenbakia duen Alkatearen Dekretuaren bidez. Baimen hori, besteak beste, nahitaezko exekuzio-proiektua aurkeztearen baldintzapean zegoen.

Eskatzaileak exekuzio-proiektua aurkeztu du eta teknikari-aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

BAT: Aurkeztutako exekuzio-proiektua ez onartzea, oinarrizko proiektuaren funtsa aldatzen baitu; izan ere, eskailera-kaxaren espazio erabilgarria hartzen da eta horren lekua gutxitzen, pasatzeko egokia den tokirik utzi gabe ?eskailburuetan, azken mailaren eta hormaren arteko distantzia 30 zm.koa da lekurik desegokienean.

Beraz, ez dira lanak hasiko proiektuaren plano guztiak aldatzen ez diren bitartean (1,2,3,6,7,21,24,25,29,30,31,32,33 eta 35 izan ezik), oinarrizko proiektuan proiektatu eta onartutako eskailera-kaxarekin bat etor dadin.

Bestalde, lagapen publikoko eremuan aurreikusitako zoladurari dagokionez, ez da harlauzaz egingo (ez baita espaloi bat). Hartara, gutxienez 5 cm.ko lodiera duen kareharriz egitea proposatzen da.

Halaber, jakinarazi nahi dizugu emandako baimenak ez duela exekuzio proiektuaren edukia babesten oinarrizko proiektua aldatzen duen puntuetan.

KULTURA ETA EUSKARA

19- 2002/2003 ikasturtean zehar egindako euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak ordaintzea.

Euskaltegi homologatu eta libreetan, HABEren erregistroan izaera horrekin inskribaturik daudenetan, euskara ikasteko dirulaguntza publikoak emateko prozedura arautzen duten oinarriak, 2003/06/06ko Gobernu Batzordean onartu ziren.

Negu-ikastaroei dagokienez, dirulaguntza eskatzeko epea uztailaren 30ean amaitu zen.

Epe barruan, atxikita dioan taulan azaltzen direnek egin dute dirulaguntza eskaera, aipatu oinarrietan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituztelarik:

Bestalde, Jose Ignacio Arribas Santamariak eskaera egin zuen baina ez ditu beharrezko baldintzak betetzen.

Beraz, hori guztia kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du.

BAT: Atxikita dioan taula horretan azaltzen direnei dagokien dirulaguntza ematea (Beka jartzen duen zutabean azaltzen diren kopuruak bataz beste). A- 655.

BI: Dirulaguntzaren %100 ordainketa bakarrean ematea.

HIRU: Jose Ignacio Arribas Santamariari eskatutako dirulaguntza ez ematea ez dituelako beharrezko baldintzak betetzen.

Abizena

Abizena

Izena

Beka

I

Zarrabeitia

Calle

Idoia

193,05

L

Amiano

Ruiz

Paloma

193,05

G

Gomez

Etchebarne

Fernanda

75,00

G

Ortega

Seas

Macarena

163,50

G

Perez

Arevalo

Paki

75,00

G

Goikoetxea

Zamora

Miriam

75,00

G

Duran

Rasero

Mª Carmen

75,00

G

Devesa

Garcia

Pepi

75,00

G

Sanchez

Barco

Mª Asun

37,50

G

Ozkoidi

Moreno

Maria

75,00

L

Pérez

Alonso de Armiño

Pili

96,53

G

Santos

Lopez

Luis

75,00

M

Vergara

Gabilondo

Igotz

225,00

G

Aiestaran

Barbarin

Iñaki

75,00

G

Palacios

Saenz

Ruben

60,00

G

Chamon

Lopez

Rogelia

75,00

G

Mata

Navarro

Luis Angel

75,00

GUZTIRA

1.718,63

Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.917.etik 309.929.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna