2012ko apirilaren 3a

Lezon, 2012/04/03, asteartean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko martxoaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Ray Mendiburuk HAPO idazteko jarritako abalaren itzulera (2007H0170002)

Raimundo Mendiburu Abadek Hirigintza Antolakuntzarako Plan Orokorra (HAPO) idazketa lanak bukatutzat eman ondoren, Lezoko Udalarekin izenpeturiko kontratuak xedatutakoari jarraiki, lanak hasterakoan jarritako abala itzultzea eskatu zuen.

Eskaera hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta jendaurrean jarri hamabost egunez norbaitek erreklamazioren bat jarri nahi balu.

Jendaurreko epe horretan erreklamazio bakarra jaso dugu, hain zuzen ere EAJ.PNVko Lezoko Udal Taldearena.

Erreklamazio honetan zera adierazten da:

- HAPO idazteko Kontratua “RM Arkitektura Estudioa, SL” rekin izenpetu zela eta ez Raimundo Mendiburu Abadekin, beraz abalaren itzulera lehenak eskatu beharko luke.
- HAPO idazteko kontratua arautzen duen baldintza administratiboen agiriak bere 2 eta 13 atalak xedatzen dutena kontutan izanik, beraien ustez kontratistak atzerapenak izan dituenez diru kopuru baten kalkulua egin dute eta kopuru hori abaletik kentzea eskatzen dute.

Halaber EAJ-PNVko Lezoko Udal Taldeak zera eskatzen du:

1.- Egiten dituzten erreklamazioak ontzat hartzea.
2.- Udal teknikarien txostena
3.- Txosten horren kopia bat beraiei ematea.

Arlo Publikoko Kontratuen Testu Bateratua onartu zuen 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen 100 artikuluak xedatzen duenaren arabera kontratu publikoetan ezartzen diren bermeak besteak beste 212 artikuluaren arabera kontratistari ezarritako zehapenez erantzungo dute.

Horrela 212 artikuluan zehazten diren zehapenak bat datoz HAPO idazteko kontratua arautzen duen baldintza administratiboen agiriak bere 2 eta 13 ataletan xedatzen dituztenekin.

Haatik, kontuan izan behar da Lezoko Udalak ez duela zehapenik ezarri HAPO idazteko kontratuan, beraz ezin da bermearen kontu diru kopururik atxiki.

EAJ-PNV udal taldeak eskatzen duen kopurua kontratistari erreklamatu ahal izateko, lehenik eta behin, Lezoko Udalak espediente bat hasi beharko luke HAPO idazteko kontratuan gerta izan zitezkeen ez betetzeengatik zehapenak ezartze aldera.

Bestalde, HAPO idazteko kontratua “RM Arkitektura Estudioa, SL”rekin izenpetu zen, baino entitate honen izenean kontratua Raimundo Mendiburu Abadek berak izenpetu zuen aurrekoaren ordezkari bezala. Horrela bermearen itzulera eskatzeko, Raimundo Mendiburu Abad “RM Arkitektura Estudioa, SL” ordez aritzeko ahalmendua dagoela ulertu behar dugu, kontrakorik ez digulako inork adierazi.

Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: EAJ-PNVko Lezoko Udal Taldeak egindako erreklamazioak ez onartzea, aipatu txostenean adierazten diren arrazoiengatik.

BI: Txosten horren kopia bat EAJ-PNVko Lezoko Udal Taldeari ematea.

HIRU: Raimundo Mendiburu Abadi berak jarri zuen abala itzultzea.

LAU: : Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Babilonia harrobira doan bidearen deslinde espedientearen hasiera (2012H0390001)

Lezoko Udalak “Babilonia harrobi” zaharrera doan bidea dagoen lursaila mugatu behar du; izan ere, lursail horren eta alboko lursailen arteko mugak zehaztu gabe daude. Hori dela eta, beharrezkoa da muga horiek behar bezala finkatuko dituen neurketa egitea.

Kontuan hartuta ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Toki Erakundeen Ondasunen Araudiko 56. artikulua (aurrerantzean TEOA), udalbatzek ahalmena dute beren ondasunen eta partikularren ondasunen arteko mugaketa sustatu eta gauzatzeko, mugak zehaztu gabe daudenean edo usurpazio zantzurik dagoenean.

Horiek horrela eta TEOAko 58. artikulua kontuan hartuta, udal teknikariek memoria bat idatzi dute. Bertan, proposatutako mugaketa justifikatzen da, mugatu beharreko finka deskribatzen da, eta, besteak beste, mugak eta azalerak zehazten dira. Era berean, toki-erakundearen aldeko jabetza aitortzako egintzak eta jabetza tituluak aipatzen dira.
TEOAko 60. eta 68. artikuluak, biak barne, eta Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT.- Aipatutako mugaketa espedientea hastea.
BI.- Erabaki honen berri ematea finka mugakideen jabeei eta, hala badagokio, finka horien gainean eratutako beste eskubide erreal batzuen titularrei.
HIRU.- Erabaki hau argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan. Mugaketaren iragarkian nahitaez adierazi beharko dira finka bakoitza identifikatzeko beharrezkoak diren datuak eta mugaketa lanak hasiko diren data, ordua eta lekua.
LAU.- Mugaketa lanak 2012ko uztailaren 17an, goizeko hamaiketan hasiko dira. Interesdunek alegazioak eta, beren eskubideak defendatze aldera, egoki iruditzen zaizkien agiriak aurkeztu ahal izango dituzte. Alegazio eta agiri horiek Lezoko Udalean aurkeztuko dira, mugaketa lanak hasi baino hogei egun lehenago. Epea bukatuta, ez da inolako agiririk edo alegaziorik onartuko.

4.- Obraren lehenengo eta bigarren ziurtapenak –I eranskina- Azpiegituren hartuneak eta patiorako sarrera (2011H0100002)

Erreti Eraikuntzak, Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4ean hezkuntza zuzkiduraren azpiegituraren hartuneak eta patiorako sarrera egiteko (I Eranskina) burututako lanei dagozkien lehengo eta bigarren ziurtapenak aurkeztu ditu.

Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkeztutako 101.124,99 eurotako lehenengo ziurtapena eta 16.740,73 eurotako bigarren onartzea, aipatu urbanizazio lanei dagozkielarik, (AD-187).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Obraren lehenengo ziurtapena –II eranskina- Ingurunea egokitzea (2011H010003)

Erreti Eraikuntzak, Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4ean hezkuntza zuzkiduraren azpiegituraren ingurunea egokitzeko (II Eranskina) burututako lanei dagozkien lehengo ziurtapena aurkeztu du.

Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkeztutako 201.226,45 eurotako lehen ziurtapena onartzea, aipatu urbanizazio lanei dagozkielarik, (AD-304).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


6.- Ingurumen Aholkularitza kontratatzea (2012H0160001)

Lezoko Udalak hiru enpresa gonbidatu ditu Ingurumen Aholkularitzaren kontratazioan parte hartzeko. Kontratu hori publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez izapidetuko da.

Kontratu honen esleipena negoziazio bidez egingo da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011KO 169 eta 170. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, testu horren 174 artikuluan jasotako kasua baita.

Inguru 21,SL, Ekogarapen SL enpresaren eta Leire Beteta Merinoren eskaintzak jaso ditu Udalak.

Gastu hau, “Ingurumen Aholkularitza” udal aurrekontuetako partidan aurreikusten da: AD 117).

Udal Hirigintza Teknikariaren txostena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ingurumen Aholkularitzaren kontratua Leire Beteta Merinori esleitzea, baldintza agiriarekin bat etorriz, bi urtetarako (2012ko apirilaren 1etik 2014ko martxoaren 31 arte), 54.120 euroren truke, BEZ gabe.

BI: Interesatuak 2.706 euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen honen iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

LAU: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

BOST:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


7.- Jardueraren aldeko proposamena. Rospino SL. (2011H0050002)

Rospino S.L.ek eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Iharduera baimena ematea Rospino, S.L.ri galderagintza bat jartzeko Urune kalea 7—Sagasti industrialdea—103 industrialdean, ondorengo baldintza kontuan hartuta:
• Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailar eta baita Osakidetzak ere jarri dituzten zuzenketan neurriak bete behar dituela.

• Zuzenketa neurriak osatu ondoren, jarduera irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko da, horretarako, ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da, jakinarazten bete direla zuzenketa neurri guztiak.

• Enpresak isurtzen dituen ur zikinak, industrialdeko kolektorera bideratzeko, Añarberen baimena aurkeztu beharko da.

• Suteen aurka jarritako instalakuntzari dagokionez, Industria Sailetik aldeko txostena aurkeztu beharko da.


BI: Eraikuntzen gaineko zergarengatik (ICO) 280,50 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatearengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


8.- Jardueraren aldeko proposamena. Supermercados Alviol SL. (2011H0050006)

Supermercados Alviol S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Iharduera baimena ematea Supermercados Alviol, S.L.ri supermerkatu bat jartzeko Txulotxo kalea 3, 4 eta 5 zenbakietan, ondorengo baldintza kontuan hartuta:

• Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta baita Osakidetzak ere, jarri dizkioten zuzenketa neurriak bete beharko dira.
• Zuzenketa neurriak osatu ondoren, ihardueraren irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko da, horretarako, ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da jakinarazten banan-banan bete direla jarritako zuzenketa neurri guztiak.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 151,56 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


9.- Irekiera lizentzia. Mecanización y Autolubricados SA. (2007H0050008)

Mecanización y Autolubricados, S.A.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Mecanización y Autolubricados, S.A.ri Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8 zenbakietako pabilioietan kojineteak eta metalezko pieza mekanizatuak fabrikatzeko jarduera irekitzeko lizentzia ematea.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


KONTUHARTZAILETZA

10.- 10.fakturen onarpena (2012KO110010)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº €
10 217.967,18

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


PERTSONAL SAILA

11.- Lezoko Udaleko Langileen 2012. urteko opor egutegia onartzea. (2012PE060001)

Udal honetako departamentu eta langileek 2012. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2012. urteko opor egutegia onartzea:

- Idazkaritza.
- Gizarte Zerbitzuak.
- Kontuhartzailetza.
- Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
- Euskara eta Kultura.
- Udaltzaingoa.
- Udaltzainburua.
- Eskoletako kontserjea

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Ontzat hartzea Izaskun Quintas Etxeberriak seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketa (2012PE100005)

Izaskun Quintas Etxeberriak, 2012ko martxoaren 16an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik lan murrizketa egitea eskatu du, 2012ko apirilaren 13an hasi eta 2012ko abenduaren 31a bitarte.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, Izaskun Quintas Etxeberriak egunean 4 ordu eta 45 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:45etara.

Eskaria azterturik, kusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Ontzat hartzea Izaskun Quintas Etxeberriak bere alabaren zaintzagatik eskatutako lan murrizketa.

- Egunean 4 ordu eta 45 minutu lan egingo du.
- Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:45etara.
- 2012ko apirilaren 13an hasi eta 2012ko abenduaren 31a bitarte iraungo luke.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.


b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita


GIZARTE ZERBITZUAK

13.- Familia eskuhartzearen lizitazioaren eskeintza baloraketa (2011GZ160001)

2012ko Urtarrilaren 24ean Tokiko Gobernu Batzarrak Familia Eskuartzearen lizitazioa egiteko iragarkirik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez izatea onartu zuen.Hau dela eta, udalak hiru profesionalei luzatu zien aipatutako programaren kontratazioan parte hartzeko gonbidapena.

Aurkeztu dituzten proposamenak azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzorde honek erabaki du:

BAT: Orekaguneri esleitzea Lezoko Familia Eskuartzea programaren lizitazioa 2012ko abenduaren 31a arte.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea .

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

14.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URGENTZIAZ

Alkateak proposaturik gai-zerrendan ez dauden bi gai urgentziaz tratatzea onartu dute batzarkide guztiak.

15.- Eskola Kirolak sortutako gastuei aurre egiteko Hezikuntzaren diru-laguntza eskaera (2012KI010001)

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Ana Zabalak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartea (Ana Zabala)ri 54.000 €tako (AD-124) diru-laguntza ematea 2011/2012 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

16.- EPArentzat lokala alokatzea (2011ID180001)

EPA jarduerarako udalak alokatzen duen Zubitxo 15, 4.lokalaren alokairu kontratua datorren apirilaren 14ean bukatzen da.

Alkateak proposaturik, eta udal aurrekontuetan behar den diru kontsignazioa egoteko baldintzapean, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Zubitxo 15, 4. lokala alokairua ekainaren 30 bitarte luzatzea gaur eguneko kontratuaren baldintzetan. Prezioa: hilean 751,90 € + BEZ.

BI: Alkatea ahaltzea behar diren dokumentuak sinatzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
? Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
? Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
? Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
? Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930622 tik 930632ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna