2012ko maiatzaren 22a

Lezon, 2012ko maiatzaren hogeitabian, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko maiatzaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitzeko obra baimena (2012H0030002).

Irati Salaberria Goikoetxeak, Donibanealde bailarako Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitu eta baserriari atxikitako eraikuntzak eraberritzeko obra baimena eskatu zuen 2012ko otsailaren 3an (erregistro sarrera zenbakia 354). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2012ko urtarrilaren 25eko oniritzi zigilua daraman Uriarte, Bolibar, Errasti, Ezeiza arkitektoak s.l.p. elkartea osatzen duten arkitektoek sinatutako proiektua aurkezten du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Irati Salaberria Goikoetxeari Martizkone baserrian bi etxebizitza egokitzeko obra baimena ematea jarraian azaltzen diren baldintza hauekin:

1.- Bigarren faserako planteatzen diren lanak egin ahal izateko dagokion proiektua aurkeztu beharko da, garajea berreraikitzearena alegia.

2.- Bigarren faserako planteatzen diren estalpe berriak ez dira ontzat ematen 120. artikuluan ezartzen diren eraikuntza eta urbanizazioko baldintza orokorrak ez direlako betetzen. Alde batetik forma aldetik estalki lauak baimentzen ez direlako, inklinatua behar du izan, eta bestetik korten altzairua ez delako inguruko landa eraikuntza tradizionaletan erabili ohi den materiala eta kolore, testura eta akabera forma oso desberdinak dituzten materialak erabiltzea saihestu behar delako. Honenbestez eta estalpe hauek bigarren faserako utzi nahi direnez, irtenbide berri bat aurkeztea proposatzen da, ahal den heinean egurrezko egitura, estalki inklinatua eta fatxadetan erabili den egur berbera konbinatuko dituen arkupe berri batekin. Zentzu honetan gainera, gogora arazi behar da hiru aldeak zabalik ez dituen arkupearen eraikigarritasuna ez dela zenbatzen, beti ere hiru metroko sakonera gainditzen ez den bitartean. Aldeak ixten badira eraikigarritasuna zenbatu eta justifikatu beharko da.

3.- Logelen altuerak, txapitula moduko gelak diren heinean, 2,20 metroko garaiera izan beharko dute gelaren azaleraren %50ean gutxienez eta lehen erabilpena eman baino lehen egiaztatuko da baldintza hau bete dela.

4.- Eraberritzea planteatzen den garajeen eraikina egun ez dago jatorrizko eraikuntzaren baitan legeztatua, hau da, baserriaren gehigarri bat da. Zentzu honetan, aurkezten den proiektuak gorputz hori nolabait legeztatzen du eta horrek eraikigarritasunaren handitzea dakar. 131. artikuluan adierazten da baserriei eraikigarritasuna %25 handitzea baimenduko zaiela. Gure kasuan eta katastroko datuen arabera 564m² baditugu, %25a 141m² lirateke eta alde horretatik garajearen azalera horren azpitik dagoenez ez dago arazorik. Printzipioz eraikigarritasunaren gehikuntza hori eraikin nagusiaren baitan gauzatzea da egokiena baina kasu honetan eta sestra aldaketa dela medio, eraikin hori kenduko bagenu hormatzar bat geratuko litzateke agerian. Horregatik gorputz hori berregitea eta horma estaltzea aukera txukunagoa dela irizten da. Alabaina nolanahi ere, esku-hartze horiek egiteko, txabolak, eranskin prekarioak eta baserriari atxikita edo bertatik hurbil dauden teilapeak eraitsi beharko dira, eraikuntzak eta inguruneak osatzen duten multzoaren konfigurazioa eta irudia hobetzearren.

Gauzak honela lehen erabilpena eman baino lehen egingo den ikustaldian baserriaren ingura aztertuko da baita ere ingurua txukundu dela egiaztatzeko.

5.- Baserriari atxikita dagoen lursaila eratuko diren hiru etxebizitzei atxikita geratuko da jabego horizontalaren bitartez dagokion banaketa egiten denean eta lehen erabilpena eskatzerakoak jatorrizko baserriaren eskriturak aurkeztu beharko dira lursail hori finkatzeko.

6.- Ur zikinak dagokion udal sarera konektatzerik ez balego eta fosa septiko batera bideratu nahi badira URA Ur Agentziaren baimena lortu beharko da lanak hasi aurretik irtenbide hori aurrera eraman ahal izateko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 7.085,42 euro ordaindu beharko ditu, gauzatze materialaren %5a.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK
3. Famili eskuhartze programan parte hartzeko proposamena (2012GZ310001).

L. G., Kk egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena ikusirik, alkateak proposatuta, Tokiko Gobernu Barzar honek erabaki du

BAT: Onartzea L A, Een parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du psikomotrizistaren saioen kostua, guztira 2.163,64 € (A-111 D-268).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


4. Famili eskuhartze programan parte hartzeko proposamena (2012GZ310002).

S. A, Mª Pek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena ikusirik, alkateak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea M.S.,Sren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.

BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 2.042,30 € ( A-111 D-269 ).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


5. Apartamentu babestuetan onartzeko proposamena (2012GZ090001).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko Providencia Fernadez Ageitosek egin duen eskaera.

BI: Providencia Fernandez Ageitosek apartamentu babestuen erabilpenagatik daukan errentaren %30 ordaintzea.

HIRU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. BI HILABETEKO epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo SEI HILABETEKO epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

KONTUHARTZAILETZA
6. Faktura zerrenda onartzea (2012KO110017).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT; 17 zenbakia duen faktura zerrenda onartzea. Guztira 10.621,06 €.

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 8a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Alkateak D12/00371. Dekretuaren berrespena proposatu dio Tokiko Gobernu Batzarrari. Dekretuak lau administrari plaza betetzeko izendapenak egitea du xede eta hauta prozesuan zehar tartekatu diren erreklamazio eta errekurtsoak erantzutea.

Tokiko Gobernu Batzarrak espedientea eta dekretua bilera honetan aztertzea onartu du eta haiek aztertu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, D12/00371 dekretua berretsi du, bai haren aurrekariak eta baita erabakiak. Berretsitako erabakiak hauek dira:

BAT: Ontzat ez hartzea Maider Lasaga Telletxea, Iker Ibarguren Figueroa eta Egoitz Arizmendi Brit-ek tartekatutako erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoa, dekretu honetan azaldutako arrazoiengatik.

BI: Amaia Galdos Kazabon, Elena Esther Rodriguez Rodriguez, Maite Irazusta Errazkin eta Jaione Olaizola Gorrotxategi praktiketako funtzionario izendatzea lau administrari plaza betetzeko. Izendapena 2012ko ekainaren 1ean sartuko da indarrean eta praktikaldia 6 hilabetekoa izango da.

HIRU: Hauta prozesua arautu duten oinarrien hamalaugarren puntuaren jarraibideen arabera, proposatutatako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea. Batzordea hurrengo kideak osatuko dute:

- Xabier Loiola Aristi.
- Aitor Iztueta Garaikoetxea.
- Xanti Val Zabaleta.

LAU: Proba guziak gainditu dituzten hautagai guztiekin administrarien lan poltsa eratzea.

Lan-poltsako edozein partaidek, lan-proposamen bati ezezkoa erantzuten badio edo finkatutako epean erantzuten ez badu, lan-poltsako azkena izatera igaroko da, baldin eta ez badu 48 orduko epean aurkezten lanera etorri ezin duela egiaztatzen duen medikuaren agiria, edota lanean ari denaren egiaztagiria. Lan-poltsako partaideek harremanetarako telefono bat eman beharko dute.

BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.

SEI: Dekretua berrestea Tokiko Gobernu Batzordean.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930672tik 930677ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna