2012ko martxoaren 20

Lezon, 2012/03/20, Asteartean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko martxoaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

2.- Lezoko Familia Eskuhartzearen lizitazioaren akatsen zuzenketa (2011GZ160001)

Lezoko Familia Eskuhartzea programaren lizitaziorako 2012ko Urtarrilaren 24ean Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako Pliego Teknikoetan 9-10.orrialdeetan akats bat dago orduko gehienezko prezioetan. Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aipatutako pliegoetan zuzenketa egitea.

BI: 2012.urtean gehienezko prezioak ondorengoak izango dira (B.E.Z. gabe):
-Familia terapia saioa :71,38€
-Familia hezitzailearen eskuhartzea,orduko: 21,07€
-Familia hezitzailearekin koordinazioa ,orduko: 21,07€
-Terapeutarekin koordinazioa, orduko: 39,79€

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

3.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 6az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930618tik 930619ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna