2013ko apirilaren 16a

Lezon, 2013ko apirilaren 16an, asteartea, goizeko 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, , Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra bilera hasieran agertu da eta bukatu baino lehen joan egin da.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko martxoaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Jarduera Tasaren aurka Interal S.A.k jarri duen berraztertzeko helegitea onartzeko proposamena. (2011H0050007).

2013ko urtarrilaren 22an, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakia hartu zuen:

“Irurtzun kaleko 82. eta 84 zenbakietako pabilioietan elikagaiak eta janariak fabrikatzeko Interal S.A.ri, irekitzeko lizentzia emateko aldeko proposamena (2011H0050007)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urriaren 4an eginiko bileran, Interal S.A.ri Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia ukatzea erabaki zuen, jakinarazi zitzaizkion arrazoiengatik.

Interal S.A.k, 2012ko abenduaren 13an, udalak eskatutako eta ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu du:

1.- Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak pabiloian egindako suteen aurkako instalazioaren aldeko txostena.

2.- Suteen aurkako instalazioaren mantentze lanak egiteko kontratua.

3.- Añarbeko Ur Mankomunitateak ur zikinak udal kolektorera lotu ahal izatearen aldeko txostena.

BAT: Interal S.A. enpresari Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia EMATEA.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 27.700,93 ordaindu beharko dira (3.245,53 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik 823,00 irekitze baimenagatik eta 23.632,40 € jarduera baimena kontzeptuan).”

2013/03/04an Interal S.A.k, Berraztertzeko Errekurtsoa aurkeztu du, likidazio berria eskatuaz, jardueraren zerga ordainduta dutela argudiatuz, eta dagozkion ordainagiriak aurkeztuaz.

Jarduera espedientea aztertu ondoren, egiaztatu da, hau 1999.urtean hasi zela eta bere tramitazioaren eskabidearekin batera, jarduera lizentzia ordaindu zela 1999ko ekainaren 9an.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Interal S.A. enpresak aurkeztutako errekurtsoa onartzea, eta Irurtzun kaleko 82. eta 84. pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentziari dagokion, likidazio berri bat egitea.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 4.068,53 ordaindu beharko dira (3.245,53 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 823,00 irekitze baimenagatik ).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


3. 107 poligonoan hotel baterako lehen erabilpena baimena emateko proposamena (2012H0300004)

2012ko azaroaren 19an Eduardo Aranzabal Jauregialzok (15107090T), Blaimendi S.L.ren izenean (B 74272485), 107. industrialdeko 2A partzelan egindako hotelaren obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia: 2671), eta honekin lehen erabilpena baimena eskatu zuen.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, ñabardura bat erantsi behar zaio: eraikinetako barneko ateen baldintzak ezartzerakoan kanpoko ateetara bideratzen du artikuluak eta ondorioz zabalera 0,90 metrokoa izan beharko litzateke. Zentzu honetan eta Elkarturi (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazioa Koordinatzailea) eskatu zitzaion txostenean ere iritzi bera jasotzen da. Txosten hari erantzunez Eduardo Aranzabal Jauregialzo arkitektoak argudiatu zuen Dependentziak deritzon 6. artikuluan adierazten dela jendeari erantzuteko guneetan baino ez dela bete behar III. Eranskinean ezarritakoa. Alabaina ez du inon jartzen bestelako dependentzietan 0,80 metroko igarobidea duten ateak jarri daitezkeenik edota hotel bateko logelak kategoria horretan ez daudenik. Honen bestez esan liteke zehaztasun ezak kontraesanak sortzen dituela eta argi eta garbi ez da ageri zein izan behar den bete beharreko neurria. Bestalde, hotel batek duen egoitza erabilerari erreparatzen badiogu etxebizitzetan sarrerako ateari baino ez zaio 0,90 metroko zabalera eskatzen, barnekoak 0,80 metrokoak izan daitezkeelarik. Kontuan izanda hotelak ezintasuna duten pertsonentzat egokitutako logelak dituela eta hauetaz gain komunak diren gela eta areto guztietan sarbideek 0,90 metroko igarobide libre dutela badirudi onar litekeela logeletan 0,80 metroko ateak egotea, zentzu hertsi batean araudia beteko ez balitz ere.
Hirigintzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: BLAIMENDI S.L.ri, 107 poligonoko 2A partzelako hotelaren lehen okupazio baimena ematea.

BI: Instalazioetan ondorengo akats hauek bete beharko dira:

1.- Larrialdietarako ateen kasuan bi barra (antipánico) eduki behar dituzte, bat zorutik 0,90 metrora eta bestea 0,20 metrora. Azkeneko hau ez daukate hoteleko larrialdietarako ateek.

2.- Sexu bakoitzerako egokitutako komun bat egon beharko luke .

HIRU: Lehen erabilpena Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.728,75 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


Ainhoa Intxaurrandieta bileratik joan da.

4. Kafe-Antzokirako Jardueraren aldeko proposamena (2012H0040003)

Eduardo Aranzabal Jaureguialzok Blaimendi S.L.ren izenean eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Mankurren kaleko , 12 zenbakian dagoen pabeloian (107.Poligonoko 2A lursailan) dagoen Kafe-Antzokia jarduera gauzatzeko.

BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiako Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

5. Serbitzu Elkartea, SLk aurkezturiko atez ate bilketa sistemaren bideragarritasun proiektua onartzeko eta kaleak garbitzeko eta hiriko hondakin solidoak biltzeko kontratuaren 2. aldaketa egiteko proposamena. (2013ID170003)
.
Lezoko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2013ko martxoaren 5eko Erabakiaren bidez, honako hau erabaki zuen:

“LEHENENGOA: Kaleak garbitzeko eta hondakin solidoak biltzeko kontratuaren bigarren aldaketaren espedientea hastea.

BIGARRENA: LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEri 15 eguneko entzunaldi epea ematea, erabaki hau jakinarazi eta ondorengo egunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazio eta erreklamazioak aurkez ditzan.”

Aipaturiko entzunaldi epean, LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEk idazki bat aurkeztu du; bertan, Lezoko Udalak kaleak garbitzeko eta hondakinak biltzeko kontratuan hasitako bigarren aldaketa onartzen dutela adierazten du.

Aldaketan proposatutako kontratuaren urteko aurrekontua 518.170,96 €-koa da. Indarreko kontratuarena, aldiz, 568.436,35 €-koa.

Halaber, Lezoko Udalak atez ateko bilketa sistema berrian (alboko karga biltzailea eta edukiontziak) erabiliko ez diren inbertsioetan egiteke dauden amortizazioak ordaintzeari dagokionez, LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEk bi aukera proposatzen ditu:

1.- Amortizazioa atzeratzea, Lezoko Udalarentzat gain kosturik gabe, 2017ko maiatzaren 31ra arte.
2.- Inbertsioa saltzea.

Ildo horretan, aipatu amortizazioak ordaintzeko, egokiena bigarren aukera dela uste da. Horrek kontratuaren prezioa urtean 42.000 € baino gehiago murriztea ekarriko du.

Hau da, falta diren amortizazioak ordaindutakoan, aldatutako kontratuak urtean 480.000 € inguruko aurrekontua izango du.

Bestalde, Lezoko Udalaren eta LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEren ustez, atez ateko sistema ezartzeak dakarren lanordu gehikuntzak, igande eta jaiegunetan ere zerbitzua emango baita, hondakinak biltzen jarduten duten langile kopurua gehitzea eskatzen du.

Ildo horretan, zerbitzua igande eta jaiegunetara zabalduko dela kontuan hartuta, indarreko kontratuan jasotakoak baino 1.752 ordu gehiago egitea dakar, eta langile bakoitzaren urteko lan jarduna 1.589 ordukoa dela eta Gipuzkoan sektore honetan indarrean dagoen hitzarmenaren arabera langile bakoitzari igande eta jaiegunetan lan egindako ordu bakoitzeko bi orduko konpentsazioa dagokiola kontuan hartuta, urtean 1,55 langile gehiago beharko dira; hortaz, laburtutako aurrekontuari dagokionez, langileetan urtean 64.034,80 € gehiago (gehi industria etekina gehi BEZ) gastatu beharra dakar. Laburtutako aurrekontu hori kontratuaren bigarren aldaketa honen espedientearen hasieran onartutako "Kaleak garbitzeko eta hondakin solidoak biltzeko kontratuaren bigarren aldaketa" dokumentuaren parte da. Hala ere, 1,55 langile gehiago hartzea, hasiera batean, 2013ko abenduaren 31ra arte egingo da, beraz, laburtutako urteko aurrekontuari 42.689 € gehitu behar zaizkio (gehi industria etekina gehi BEZ). Kontratu hau arautzen duten administrazio klausulen orriaren 1.1.8 atalaren arabera, zerbitzu honetarako esleituko diren langileek euskaraz jakin beharko dute, egin beharreko lanetarako eska daitekeen mailaren arabera.

Azkenik, dokumentuari hiri hondakinen gaikako bilketaren egutegia eta asteko ordutegia gehitu zaizkio.

Beste ordena batean, kontratua aldatzeko proposamena Lezoko Udalak atez ateko sistema ezartzeko erabakia hartzeko baldintzapean geratzen zen, eta, hain zuzen, sistema hori ezartzea erabaki zen 2013ko martxoaren 5eko Tokiko Gobernu Batzarrean, SERBITZU ELKARTEA S.L.k aurkeztutako "LEZOKO UDALERRIAN ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMAREN BIDERAGARRITASUNA" izeneko dokumentua onartu zenean, "Kaleak garbitzeko eta hondakin solidoak biltzeko kontratuaren bigarren aldaketa" dokumentuaren bidez eginiko aldaketekin. Hala ere, egoki ikusten da Tokiko Gobernu Batzarrak berariaz erabaki hori berrestea, entzunaldi epearen ondoren eginiko aldaketekin. Laburbilduz, honako hauek dira aldaketak:

1.- Salmentaren bidez amortizazioak ordaintzeari buruzko erabakia.
2.- 2013. urterako 1,55 langile gehiago hartzea, eta hori aurrekontuan jasotzea. 2014. urterako, dagokion erabakia hartu beharko da 1,55 langile gehiagorekin jarraitu behar den ala ez erabakitzeko.
3.- Hondakinen gaikako bilketaren egutegia eta ordutegia jasotzea.

Hori guztia kontuan hartuta, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: SERBITZU ELKARTEA S.L.k aurkeztutako "LEZO UDALERRIAN ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMAREN BIDERAGARRITASUNA" izeneko dokumentuaren onarpena berrestea, “Kaleak garbitzeko eta hondakin solidoak biltzeko kontratuaren bigarren aldaketa” dokumentuaren bidez eta entzunaldi epearen ondorioz eginiko aldaketekin.

BI: Kaleak garbitzeko eta hondakin solidoak biltzeko kontratuaren bigarren aldaketaren espedientea onartzea, goian aipaturiko bi dokumentuetan oinarrituta.

HIRU: Aipatu kontratuaren bigarren aldaketa formalizatzea, kontratua sinatuta.

PERTSONALA

6. Karrerako funtzionario izendapenak bost administrari plaza betetzeko proposamena (2013PE100002)

Bost administrari plaza barne sustapenez betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, Epaimahai Kalifikatzaileak, Arantxa Elizondo Zuloaga, Amelia Puga Barrasa, Elixabet Odriozola Urdanpilleta, Marikarmen Sarasua Garmendia eta Pili Aizkorreta Saizar karrerako funtzionario izendatzea proposatu du administrari plaza bana betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Orokorreko Eskala, Administrari Azpieskala, C1 azpitaldea.

Horiek horrela, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek, ERABAKI DU:

BAT: Arantxa Elizondo Zuloaga, Amelia Puga Barrasa, Elixabet Odriozola Urdanpilleta, Marikarmen Sarasua Garmendia eta Pili Aizkorreta Saizar karrerako funtzionario izendatzea administrari plaza bana betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Orokorreko Eskala, Administrari Azpieskala, C1 azpitaldea.

Izendapenak 2013ko maiatzaren 1an sartuko da indarrean.

BI: Ebazpen honen berri interesatuei ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. “Tomas Garbizu” Lezoko udalaren Musika Eskolako 2013/2014 ikasturteko eskola egutegia onartzeko proposamena (2013PE060002)

Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2013/2014 ikasturteko eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegiaren proposamena jadanik onartua izan da Eskola Kontseiluan 2013ko martxoaren 19an.

Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek, ERABAKI DU:

BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2013/2014 ikasturteko eskola egutegia.

BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. GLL/AES irizpideak onartzeko proposamena (2013GZ020001)

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.

BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako, zehaztu diren irizpideak onartzea.
Hauek dira irizpideak:
A.) Gehienez kontzeptu batengatik emango da laguntza. Bigarren kontzeptu bat eman ahal izateko beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko da, gizarte txostena bidez.
B.) Kopuruak ondorengoak izango dira:

KONTZEPTUAK

KONTZEPTUAK

Pentsiodunak

Lan adinean

Alokairua

Gehienez %70

250€/ hilean

Gehienez %70

250€/ hilean

Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa

Gehienez %70

250€/ hilean

Gehienez %70

250€/ hilean

Mantenua

12 HILABETE

(ARGIA, GASA,URA-ESTOLDERIA,ZABORRA KOMUNITATEA ETA IBI)

Gehienez 1.110€/urtean

Gehienez 550€/urtean

Zorpetzeak

(Alokairu, mailegua, mantenua)

Gehienez 1.850€/urtean

Gehienez 1.850€/urtean

Altzairuak eta elektrogailuak (linea txuria)

Gehienez 1.850€/urtean

Gehienez 925€ /urtean

Etxebizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak

Gehienez 1.850€/urtean

Gehienez 925€ /urtean

Oinarrizko beharrak (bidaiak,arlo sanitarioak egiten ez dituen konponketak,betaurrekoak,kanguruak,,

Gehienez 1.850€/urtean

Gehienez 925€ /urtean

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

9. Pasaia-Lezo Lizeoa, Irak.Koop.rekin 2013 urteko hitzarmena eta dirulaguntza berritzeko proposamena (2013KU360002)

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOA, IRAK. KOOP. ELK.i 2011ean sinatutako lankidetza hitzarmena orduan idatzitako termino bertsuetan berritzea.

BI: Erakundeen bi hauen arteko hitzarmena dela eta, PASAIA-LEZO LIZEOA, IRAK. KOOP. ELK.i 274 partida erabiliz (AD-165) 100.000 €tako dirulaguntza ematea.

HIRU: Dirulaguntza bi zatitan banatzea. Akordio hau sinatzerakoan %80 eta urteko memoria ekartzerakoan falta dena.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Kontu ematea D13/00232 alkate dekretua, non onartzen den Ikasle batek Ikasketen praktikak Hirigintzako departamentuan egitea (2013ALO300010)

Nahiz eta gai zerrendaren puntu honetan, D13/00232 dekretuaren aipamena egin, D13/00308 dekretuaren kontu ematen da. Bertan, Udaleko Hirigintza departamentuan, bi ikaslek praktikak egiteko Oarsoaldearekin hitzarmena egitea onartu da.

11. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Martxoaren 19an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930372 orrian eta 930379tik 930388ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna