2013ko EKAINAREN 25EAN

Lezon, 2013ko ekainaren 25ean, asteartea, goizeko 8:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko ekainaren 11n egindako bilkurako akta onartzea.

Akta aho batez onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Oiartzungo Udalarekin Lankidetza Hitzarmena, hondakinen gaikako atez ateko bilketaren inguruan Oiartzungo Udalaren datu-basea Lezoko Udalean ezartzeko proposamena (2013H0360002)

Oiartzungo Udalak duela hiru urte herri horretan hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezarri zen eta jarraipen egokia egiteko baliabide informatiko propioak sortu zituen udal horrek, datu-base baten bitartez gauzatuz.

Lezoko udalak ere atez ateko bilketa sistema ezarri berri duenez, Oiartzunen garatu den baliabide informatikoa erabiltzeko interesa du eta gaia aztertu ondoren bi udalen artean Lankidetza Hitzarmen bat sinatzea adostu dute.

Lankidetza hitzarmen honen bitartez Lezoko Udalak 2.500 euroko ekarpena egingo dio Oiartzungo Udalari eta, hondakinen gaikako bilketaren inguruko datu bilketa sistematizatu eta datu horien esplotazioa egiteko gauzatzen ari den baliabide informatiko propiora gehituko da Lezoko Udala.

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko udala eta Oiartzungo udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, hondakinen gaikako atez ateko bilketaren inguruan Oiartzungo Udalaren datu-basea Lezoko Udalean ezartzeko.

BI: 2.500 €ko gastua onartzea Udal aurrekontuetan gastu horri aurre egiteko konpromezuarekin.

3. Limpieza y RSU Lezo Utek aurkeztu duen zuzenketa onartzeko proposamena (2006H0180001)

Lezoko Udalak, 2013ko otsailaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarrean besteak beste ondorengo onartu zuen:

“BI: Lezoko Udalak 2012ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia berrestea eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri jakinaraztea Lezoko Udalari “ 59,740,56 euro itzuli beharko dizkiola akordio hau jaso eta hilabeteko epean. Itzulketa hau ondorengo hilabeteetako ordainagirietan dagokion kenketa eginez gauzatu daiteke horrela nahi bada.

HIRU: Adierazitako epean ez bada dirua itzultzen udalak itzulketa hau ondorengo hilabeteetako ordainagirietan dagokion kenketa eginez gauzatuko du.”

2013ko ekainaren 10ean “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k idatzi bat aurkeztu du adieraziz udalak egindako eta onarturiko azterketa ekonomikoarekin bat datorrela, altzarien bilketa atalarekin izan ezik, izan ere 2007ko ekainetik 2008ko ekainera arte, altzarien bilketa IGO GARRAIOk enpresaren bitartez egin baitzen. Horren adierazle ordainagiriak bateratzen dituzte aipatu idatziarekin batera.

Horrela Udalak bere azterketa ekonomikoan kalkulaturiko 59.740,56 euroei, altzarien bilketako 3.724 euro kentzea proposatzen dute. Ondorioz “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k udalari itzuli beharrekoa 56.015,09 izango litzateke.

Itzultze sistema 2013 urteko hileroko ordainagirietan 4.667,97 euro deskontatuz egitea proposatzen dute.

3.724 euroko kopurua ALTZARIEN BILKETAren urteko aurrekontuari dagokio, ondoren xehatzen den moduan:

MAN brigada ibilgailua kutxa irekiarekin k/luma. Urteroko aurekontua:


  • Amortizazioa eta finantzaketa %21:

2.705,36€

  • Erregaia:

231,66€

  • Mantenua:

204,20€

  • Asegurua:

126,21€

Guztira:

3.267,43€

BI +GG %14

457,44€

GUZTIRA:

3.724,87€


Urtebetez, hau da 2007ko ekainetik 2008ko ekainera arte zerbitzu hau MAN ibilgailuarekin eman ez bazen ere, kontratuaren barruan sartzen ez zen beste zerbitzu baten bitartez gauzatu zuen “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k . Kanpo zerbitzu honen kostua gainera aipatu 3.724,87 euroak baino dezente garestiago izan zen aurkeztu diren ordainagirietan egiazta daitekeen moduan.

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2013ko ekainaren 10ean “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k aurkeztu duen zuzenketa onartzea eta ondorioz udalari itzuli beharreko kopurua 56.015,09 eurokoa dela onartzea.

BI: Kopuru hori itzultzeko “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k proposatu duen sistema onartzea, horrela 2013 urteko hileroko ordainagirietan 4.667,97 euro deskontatuko da.

4. Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunari, bahitzeko erabakia atzera botatzeko proposamena (2011H0470036)

Lezoko 103-Sagasti Industrialdeko 8. lursaileko jabekideen komunitateak salaketa bat aurkeztu zuen, aipatutako lursailaren barruko urbanizazioa gaizki zegoelako.

Udal arkitekto teknikoa aipatutako lursailera joan ondoren, txosten bat idatzi zuen. Txostenak hauxe dio hitzez hitz:

“Pabilioi industriala inguratzen duten lursaileko errepideen asfaltoa ez dago ondo, bereziki gune lauan, non ibilgailuen joan-etorria oztopatzen duten zuloak-putzuak dauden. Igotzeko errepideari dagokionez, errodadurarako gunea hobeto dagoen arren, pabilioiarekin muga egiten duen eremuan ez dago asfalto-geruzarik. Pabilioira sartzeko goiko gunea hain gaizki dago, non ibilgailu batzuk ezin baitira sartu.

Irurtzun kalearekin muga egiten duen lekuan ez da eustorma bat egin, eta ondorioz, kamioi batzuek ezin dute behar bezala maniobratu, aipatutako kalera eror daitezkeelako.”

Kontuan hartuta Lezoko 103-Sagasti Industrialdeko 8. lursaileko urbanizazioaren titularrak Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jauna eta Concepción Vallina Alonso andrea direla, Lezoko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuaren 2011ko urriaren 4ko D11/00999 Dekretuaren bidez, Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunari eta Concepción Vallina Alonso andreari agindu zitzaien, dekretu horren jakinarazpena jaso eta 2 hilabeteko epean, Lezoko 103-Sagasti Industrialdeko 8. lursailean urbanizazio-lan hauek egiteko:

-Kutxatilak handitzea
-Sastrakak garbitzea, zuhaitzak moztea, etab.
-Areka bat egitea gune lauan urak biltzeko
-Irurtzun kalearekin muga egiten duen lekuan itxitura-eustorma bat egitea
-Lursailaren bideak zolatzea. Horretarako, lan hauek egin beharko dira: hondeaketa-lanak, berdinketa, soberako produktuak zabortegira eramatea, profilaketa, zabor-legarra botatzea, zabaltzea, trinkotzea, inprimazio-garaztaketak, 5cm-ko lodiera duen geruzak osatutako zolaketa, fabrikazioa, garraioa, zabaltzea eta trinkotzea barne.

Lan horien aurrekontua 66.442,85 eurokoa da, BEZ barne.

Era berean, Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunari eta Concepción Vallina Alonso andreari 15 eguneko entzunaldi epea eman zitzaien, alegazioak egin ahal izateko.

Azkenik, Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunari eta Concepción Vallina Alonso andreari jakinarazi zitzaien, aipatutako egikaritze-aginduan adierazitakoa bete ezean, Lezoko Udalak 2/2006 Legearen 203. artikuluaren 4. atalean ezarritako neurrietako bat hartuko zuela. Neurri hori, gainera, dekretuan bertan transkribatzen zen.

Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunari eta Concepción Vallina Alonso andreari eman zitzaien entzunaldi epean, ez zuten alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu.

Bestalde, eman zitzaien bi hilabeteko epean Jose Ignacio Urdangarin Lujambio jaunak eta Concepción Vallina Alonso andreak ez zuten emandako agindua bete; beraz, 12/0345. Dekretua betez, aurrekontuan adierazitako konpontzeko obra eta lanen gutxi gorabeherako kostuaren %10ari dagokion hertsatzeko isuna jarri zitzaien.

Berriki jakin dugunez 103-Sagasti Industrialdeko 8. lursaileko jabekideen komunitatearen ordezkariek horrela adierazita udal aginduaren berri izan bezain laster Jose Ignacio Urdangarin eta Concepcion Vallina Alonsorekin hartu-emanetan jarri ziren aipatu lursailaren jabetza eskuratzeko eta arazoa eurek konpontzeko.

Gaia konpontzeko borondatea hasieratik eduki dute bi aldeek, baina alde batetik Jose Ignacio Urdangarin eta Concepcion Vallina Alonso adineko pertsonak izanik eta elkarren arteko harremana zaila izanik lursailaren esku-aldaketa nahi baino gehiago luzatu da.

Horrela Lezoko udalak guzti honen jakitun izan gabe bere prozeduran aurrera jo du eta isuna jarri ez ezik Jose Ignacio Urdangarinen kontu korrontetik 6.000 euro ere bahitu ditu, isuna ordaindu ez duelako ( Concepción Vallinak ez du ordaindu baino nonbait honi ez zaio bahimendurik egin).

2013ko ekainaren 3an Jose Ignacio Urdangarinek idatzi bat sartu du Lezo Udaleko erregistroan bahituriko 6.000 euro horien itzulpena eskatuz, idatziarekin batera esku-aldatze eskritura baten kopia bateratzen dute. Eskritura honen arabera 103-Sagasti Industrialdeko 8. lursaileko jabekideen komunitateak eskuratu aipatu lursaila, beraz konponketa lanak gauzatzea elkargo honen ardura izango da hemendik aurrera.

Arazoa beraz lursailaren erabiltzaileen esku dagoela ikusiri eta ez Jose Ignacio Urdangarinen esku eta 30/1992 Legearen 105 artikuluak xedatzen duena kontua izanik,

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Jose Ignacio Urdangari Lujanbiori eta Maria Concepción Vallina Alonsori ezarritako hertsatzeko isuna atzera botatzea.

BI: Jose Ignacio Urdangari Lujanbiori bahituriko 6000 euroak itzultzea udalak exekuzioan jasan behar izan dituen gastuak kenduta.

KONTUHARTZAILETZA

5. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (2013KO110022)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturaren zerrendak:

Zbkia/ Nº €
22 2.879

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

Gai zerrendatik kanpo, alkateak proposaturik, urgentziaz, ondorengo gai hau aztertzea onartu dute batzarkideak:

6. Aiton Borda Tabernaren zerbitzua ustiatzeko esleipena (2013ID170001)

2009ko martxoaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarrak Aiton Borda Tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa esleitu zuen. Kontratazioaren lehiaketaren plegu administratiboaren 2. artikuluak zioen kontratazioa urtebetekoa izango zela, gehienez ere hiru urtez luzatzeko aukerarekin.

2012ko maiatzaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak kontratuaren azken luzapena onartu zuen (2012ko apirilaren 4tik 2013ko apirilaren 4ra) eta 2013ko martxoaren 19an erabaki zuen esleipen berria egin bitarteko luzapena.

Kontratazio epea bukatua, 2013. urtean lehiaketa berria egin behar da Aiton Borda Tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa esleitzeko. Zerbitzuaren ustiaketak martxan jarraitu behar duela baloratzen da ( tabernan jendea ibili da, eta atezaintza eta garbiketa beharrezkoak izaten jarraitzen dute).

Hori horrela, eta alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT- Aiton Borda Tabernaren zerbitzua kontratatzeko espedienteari hastea.

BI: Lehiaketa irekia arautuko duten plegu teknikoak eta administratiboak onartzea.

HIRU: Zerbitzu kontratu berria bi urterako aterako da eta kontratua gehienez ere bi urtez luzatu ahal izango da.

LAU: Lizitazioa deitzea, eta Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzea, hamabost (15) egun naturaleko epean, proposamenak aurkez daitezen.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ekainaren 11ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930445tik 930450ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna