2013ko martxoaren 19a

Lezon, 2013ko martxoaren 19an, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak Bilkura Ohikoa udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013 martxoaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. 107 Poligonoko 5 lursailaren emakida demanialaren kontratu espedienteari hasera ematea. (2013H0380001)

Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko 5 lursailaren jabea da.

Lursail honek jabari publiko izaera du.

Aipatu lursailak, 1.513 m2ko azalera du. Lezon indarrean dagoen Hirigintza Antolakuntzarako Plan Orokorraren arabera hiri lurzoru bezala sailkatua eta aparkaleku erabilerara xedatuak dago.

Administrazio Publikoen Ondarearen 33/2003 Legearen 93 eta hurrengo artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 78 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik jabari publikoko ondasunen emakida esleitzerakoan, adierazitako artikulu horiek eta kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138 eta hurrengo artikuluek zein 157 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda, Hirigintza eta Ingurugiroko Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 107 Industri Poligonoko 5 lursailaren emakida demaniala Kontratatzeko espedienteari hasera ematea jardunbide irekiaren bidez.

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

3. Interal S.A. enpresari Irurtzun kaleko 82,84 pabiloietan produktu dietetikoak eta elikagaiak fabrikatzeko jarduerari ekiteko irekiera lizentzia. (2011H0050007).

Gaia mahai gainean uztea erabaki da.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Gaxuxa elkarteari dirulaguntzaren bigarren zatia aurreratzea. (2012GZ050001).

Gaxuxa Lezoko Emakume taldeak aurkeztutako eskaera aztertuta, eta gizarte zerbitzuetako teknikariak aurkeztutako txostena aztertuta, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 2012/2013. kurtsorako Udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatia aurreratzea. (AD- 653)

BI: Gaxuxa Emakume taldeak ekainean zuritu behar izatea orain aurreratuko zaion dirulaguntza.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Preso daudenen familientzako dirulaguntzaren 2.zatiaren ordainketa. (2012GZ040001 – 2012GZ040002 – 2012GZ040003).

Preso eta auziperatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena ikusirik, Alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU.

BAT: B.G.M.G.ri 2012.urtarerako Udalak onartutako dirulaguntzaren 2.zatiaren ordainketa onartzea. (A-333 D-618)

BI: A.A.ri 2012.urterako Udalak onartutako dirulaguntzaren 2.zatiaren ordainketa onartzea. (A-333 D-619)

HIRU: G.G.M.I.ri 2012.urterako Udalak onartutako dirulaguntzaren 2.zatiaren ordainketa onartzea. (A-333 D-620)

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Familia eskuhartze programa. (2011GZ310005–2011GZ310006–2012GZ310001- 2012GZ310005 – 2012GZ310006 – 2013GZ310007).
Ikusi ditut, B.M.D-k, G.M., Mª-k, L.G., K-ek, A.F., Mª-ek, S.A., MªP-ek eta L.O.F., Mª-ek egindako eskaerak,

Gizarte Langileak egindako txostena ikusi ondoren, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 1.- Onartzea B.M.D ren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan 2013.urteko ekaina bitarte, luzatzeko aukerarekin (2011GZ310005).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen eta terapeutaren saioen kostua, guztira 2.904€ (AD 91).

BI: 1.- Onartzea G.M., Mª -en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan 2013.urteko ekaina bitarte, luzatzeko aukerarekin (2011GZ310006).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzaile eta terapeutaren saioen kostua, guztira 3.082 € (AD 91).

HIRU: 1.- Onartzea L.G.K-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan 2013.urteko martxo bitarte, luzatzeko aukerarekin. (2012GZ310001).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du psikomotrizistaren saioen kostua, guztira 1.075€ (AD 91).

LAU: 1.- Onartzea A.F.MªI-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartzean balorazioa programan 2013.urteko apirila bitarte, luzatzeko aukerarekin. (2012GZ310005).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1.420€ (AD 91).

BOST: 1.- Onartzea S.A., MªP-ren, parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan 2013.urteko ekaina bitarte, luzatzeko aukerarekin. (2012GZ310006).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1.620€ (AD 91)

SEI: 1.- Onartzea L.O., F-en, parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan 2013.urteko ekaina bitarte, luzatzeko aukerarekin (2013GZ310007).

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera esku-hartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1.500€ (AD 91)

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


Gai zerrendatik kanpo, alkateak proposaturik, urgentziaz, ondorengo gai hau aztertzea onartu dute batzarkideak:


7. Aiton Borda tabernaren zerbitzu kontratuaren luzapena esleipena egin arte (2013ID130001)

Aiton Borda taberna ustiatzeko zerbitzu kontratuaren iraupena bukatzear da eta lehiaketa egin arte orain arteko kontratuaren luzapena egiteko espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Esleipen berria egin arte Aiton Borda tabernan arreta eta garbiketa egiteko gaur egungo kontratua luzatzea.

BI: Kontratazio honen gastua onartzea: 2.200€ (AD-49)

HIRU: Kontratua orain arteko baldintza berdinetan onartzea.

LAU: AINTZANE DEL RIOri kontratu honengatik bermea ez eskatzea.

BOST: Erabakiaren berri udal kontuhartzailetzari ematea.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


PERTSONALA


8. Lezoko Udaleko langileen 2013.urteko opor egutegia onartzea. (2013PE060001).Udal honetako departamentu eta langileek 2013. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2013. urteko opor egutegia onartzea:

- Idazkaritza.
- Gizarte Zerbitzuak.
- Kontuhartzailetza.
- Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
- Euskara eta Kultura.
- Brigada.
- Udaltzaingoa.
- Udaltzainburua.
- Eskoletako kontserjea

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK


8. Alkatearen erabakien kontu ematea.Martxoaren 5ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

D13/0269 dekretua berrestu egin da, non seme-alaben zaintzagatik udal langile baten lan murrizketaren luzapena onartu den.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930366ik 930371ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna