2014KO UZTAILAREN 21

Lezon, 2014ko uztailaren 21ean, astelehena, goizeko 9:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko uztailaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Jaizkibel Hiribideko 47an fatxada eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030011)

2014/07/07an Maria Carmen Aller Blancok, Jaizkibel Hiribidea 47ko jabekideen izenean, etxearen fatxada eraberritzeko obra baimena eskatu du. Lanak hilabete batean burutuko direla aurreikusten da.

Obra lanak aurrera eramateko, aldamioak jarriko direnez, interesatuak, hauen instalakuntzaren proiektua ere aurkeztu du. Hauek bide publikoko 10 m2 okupatuko dute.

2014/07/07an era beste eskabide baten bidez, interesatuak jakinarazi dio udalari lanak burutzeko 20,60 m2ko obra etxola bat ere jarri beharko dutela

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Maria Carmen Aller Blanco-ri, Jaizkibel Hiribidea 47ko jabekideen izenean, etxearen fatxada eraberritzeko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

• Aldamioak: Hauen instalakuntzak interesatuak aurkeztutako instalazio proiektuan azaltzen diren segurtasun neurriak beteko ditu. Aldamioen okupazioa bide publikoan 10,00 m2koa izango da 25 egunez. Hauek 1,50 mko pasu librea utzi beharko dute edonor espaloitik pasa dadin.

• Obra egin ondoren, eraikuntza eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko 2012ko ekainaren 26ko D112/2012 dekretuak ezartzen duena bete beharko da.

• Obra burutzeko epea: 60 egun hasten den egunetik kontatzen hasita.
• Egin beharreko lanak eraikuntzaren estruktura ukituko badute obra lanak hasi baino lehen, bisaturik dagoen proiektua aurkeztea beharrezkoa izango da.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 1.416,77€ ordaindu beharko ditu (875,97 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik, 360,80 € obra etxolaren okupazio kontzeptuan eta 180,00€ aldamioen okupazio kontzeptuan).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Bordatxo baserrian egindako birgaitze lanak legeztatzeko obra baimena emateko proposamena (2011H003008)

2013ko uztailaren 16an, Nicolas Arruti Legorburuk, Bordatxo baserria birgaitzeko obra baimenaren espedientearen baitan eta Lezoko udalak eskatuta, dokumentazio osagarria aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2117). Horretarako Iasnaia Arruti Romeo arkitekto teknikoak sinatzen duen dokumentazioa aurkezten du, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2013ko uztailaren 11ko oniritzi zigilua daramana, gauzatze materialaren aurrekontua 5.542,30 eurotakoa izanik.

Aurkeztutako dokumentazioan egiturak bete behar dituen Eraikuntzaren Kode Teknikoaren oinarrizko dokumentuak justifikatzen dira eta honenbestez aurkeztutako lanak, jada burututa daudenez, legeztatzea ontzat ematen da, eskatu zen baldintza bete delako.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Nicolas Arruti Legorbururi, Herriondo bailara, 17an dagoen Bordatxo baserrian, egindako birgaitze lanak legeztatzeko obra baimena EMATEA.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 277,12 € ordaindu beharko ditu, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Altamirako haur parkeak hornitzeko kontratua esleitzeko proposamena (2014ID160002)

Lezoko Udalak Altamirako auzokideen artean antolatutako bozketan, haur parkeak berritzea izan zen proposamen bozkatuenetako bat.

Bi haur parkeetako jolasen hornidura kontratazioa gauzatzeko, Udalak hiru enpresa gonbidatu ditu kontratazio prozeduran parte hartzeko. Hauek Garra, S.L., Mader Play, S.L eta Industrias Agapito, S.L. dira.

Kontratu honen esleipena negoziazio bidez eta publizitaterik gabe egingo da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011KO 169 eta 170. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, testu horren 173 artikuluan jasotako kasua baita.

Gastu hau udal aurrekontuetako partidan aurreikusten da: AD-456

Garra, S.L., Mader Play, S.L eta Industrias Agapito, S.L. enpresen eskaintzak jaso ditu Udalak.

Hau guztia aztertu ondoren, eta Udal teknikariak egindako balorazio txostena ikusirik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Altamirako bi haur parke berritzeko hornidura kontratazio espedienteari hasera ematea, gutxienez proposamenak egiteko gonbidapena 3 enpresei helaraziaz.

BI: Kontratazioa arautuko duten Baldintza teknikoak eta administratiboak onartzea.

HIRU: Altamirako bi haur parke berritzeko hornidura kontratuaren gastua onartzea eta Industrias Agapito S.L.ri esleitzea, baldintza agiriarekin bat etorriz, 21.202,06€ren truke (BEZ gabe) AD-456/2014.

LAU: Esleituak 1.060,10 € euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita 10 eguneko epe barruan.

BOST: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

SEI: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Eskola garraio zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2014ID170003)

Lezoko Udalak, 2010eko irailaren 21ko Tokiko Gobernu Batzordearen akordioren bitartez Autocares Belintxon, S.L.ri behin betikoz esleitu zion eskola garraio zerbitzuaren kontratua (Espediente zenbakia 2010H0170003).

Kontratua 2 urterako zen, urtez urteko luzapena egiteko aukera kontratuan bertan jasotzen zelarik, gehienez ere beste 2 urtetarako.

2012ko uztailaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, kontratua urtebetez luzatzea.

Bestalde, 2012ko azaroaren 6ko Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu zuen:

“Lezoko Udalak 2013-2014 ikasturtean Lezo Instituturako eskola garraio zerbitzua mantentzen badu, zerbitzu hori kudeatzeko, kontratuan aurreikusitako luzapena BELINTXON S.L.ri esleituko dio.”.
Bigarren luzapen hori 2013ko urriaren 8ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz gauzatu zen.

Kontratua arautzen duen baldintza administratiboen pleguaren 4 atalaren arabera, kontratuaren iraupena bi urtekoa da kontratuaren esleipenetik hasita luzagarria izan daiteke urtetik urtera gehienez beste bi urte egin arte.

• Ikusirik pleguan aurrikusita zeuden 2 luzapenak egin direla, Lezoko Udalak eta Autocares Belintxon, S.L -k sinatutako kontratua bukatutzat eman beharra dago, eta ondorioz, 2014-2015 ikasturterako eskola garraio zerbitzua kontratatzeko prozedura hasi behar da.

• Esleitu beharreko zerbitzuaren ezaugarriak azterturik, lehiakortasunari garrantzia handiagoa ematea da luzatzen den proposamena eta horretarako jarraitu beharreko prozedura egokiena, azaroaren 14ko 3/2011 Legearen 157.artikuluan eta ondorengoetan arautzen den prozedura irekia da.

• Finantziazioari dagokionez, 2014. urterako aurreikusita dago eskola garraio gastua, 1.227.08.422.00 2014 partidan (215 eskola garraioa), beraz irailetik abendura bitarteko gastua aurtengo aurrekontuetan jasota gelditzen da. 2015erako gastua, urte horretako aurrekontuetan aurreikusi eta jaso beharko da.

Hau guztia kontutan edukirik, eta Hirigintzako teknikariak egindako txostena ikusirik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Zerbitzu kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

BI: Zerbitzu kontratu hau arautuko duten baldintza zehatzen pleguak eta plegu teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea, 36.140.38€ (A-459) 2014ko abendurarte, 2015 urtekoa eta hurrengo ekitaldietakoa, dagokien aurrekontuetan aurreikusi beharko direlarik.

LAU: Prozedura hasierari emango dion iragarkia GAOra, Udaleko iragarki taulara eta udaleko web orrira helaraztea, interesatuak eskaintzak aurkeztu ditzaten 20 eguneko epean, iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera sailaren zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Sektore 1eko B4 partzelan 28 garajeen egokitzapenerako Obra baimena eta Garajeen jarduera baimena emateko proposamena (2014H0040005)

Ibon Izquierdo Garatek, Arditurri Bidania, S.L. enpresaren izenean, Sektore 1eko B-4 partzelan (Aralar kalea, 19-21-23) eraikiko dituzten 18 etxebizitza eta 28 garajeak direla eta, Garajeen jarduera baimena eskaera egin du 2014ko ekainaren 17an 1470 zenbakiko erregistro bidez.

Horretarako garajeen jarduerarako proiektua aurkeztu du honen aurrekontua 79.313,35 eurokoa delarik. Aurkeztutako dokumentazioa, aurrekontua barne, gauzatze proiektutik eratorri da, 2009H0030004 obra baimenaren espedientearen baitan eta honen arabera izapidetuko dira obrari dagozkion zergak edo/eta tasak.

Guztira 28 garaje plaza dira. Horietatik 20 plaza itxiak eta 8 plaza irekiak.

Udaleko teknikariak egindako informea ikusirik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ibon Izquierdo Garateri, Arditurri Bidania, S.L.enpresaren izenean, Garaje jarduerara egokitzeko, interesatuak aurkeztutako 79.313,35 eurotako aurrekontuan zehazten diren eta aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharreko lanak burutzeko obra baimena ematea.

BI: Obra bukatu ondoren, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

• Suaren aurka egindako instalazioari buruzko Eusko Jaurlaritzako Industria saileko aldeko txostena.
• Aireztatze artifizialaren instalazioari buruzko Eusko Jaurlaritzako Industria saileko aldeko txostena.
• Garajeetako instalazio elektrikoko lotura buletinaren kopia bat aurkeztu beharko da.

HIRU: Jarduera. Obra bukatu ondoren jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion jarduera tasa ordaindu ondoren.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko eta Musika Eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko obren kontratazioa hasteko proposamena (2014H0100002).

Udal arkitektoak liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko, eta musika eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko lanak burutzeko dokumentazio teknikoa idatzi du.

Era berean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko kontratuaren baldintza zehatzen plegu administratiboa idatzi da.

Lezoko Udalak lau enpresa gonbidatuko ditu aipatu obra kontratzioan parte hartzera: Endaran Eraikuntza, S.L., Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L Construcciones Nigurko, S.L. eta Erreti Eraikuntzak, S.L

Aurreko guztia kontutan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko, eta musika eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko lanak burutzeko obra kontratazio espedienteari hasiera ematea.

BI: Udal arkitektoak udal liburutegiko teilatua eta fatxada eraberritzeko eta musika eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko lanei buruz idatzi duen dokumentazio teknikoa onartzea.

HIRU: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

LAU: Endaran Eraikuntza, S.L., Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L, Construcciones Nigurko, S.L. eta Erreti Eraikuntzak, S.L enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

BOST: Ondorengo Gastua onartzea:

Berrogeita hamahiru mila bederatziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita lau zentimo (53.957,84€), gehi dagokion %21eko BEZa: Hamaika mila hirurehun eta hogeita hamaika euro eta hamabost zentimo (11.331,15€), udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko lanak burutzeko.

Zazpi mila bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hamasei zentimo (7.942,16€), gehi dagokion %21eko BEZa: mila seiehun eta hirurogeita zazpi euro eta laurogeita bost zentimo (1.667,85€), musika eskolako iragazgaiztasuna konpontzeko lanak burutzeko.

Guztira, 74.899,00€ BEZ barne, A457/2014.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar duzu.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. 103 poligonoko galtzada zati baten konponketa lanen kontratazioa hasteko proposamena (2014H0100003)

103 poligonoan galtzada zati batetan dagoen narridura ikusirik zehazki Sagasti-Irurzun kalean, Udalak aurrekontuak eskatu ditu aipatu galtzada berritzeko

Era berean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko kontratuaren baldintza zehatzen plegu administratiboa idatzi da.

Lezoko Udalak lau enpresa gonbidatuko ditu aipatu obra kontratzioan parte hartzera: Orsa S.L., Construcciones Alzola, S.L., Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L eta Construcciones y Asfaltos Mularri, S.L

Aurreko guztia kontutan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 103 poligonoko galtzada zati bat berritzeko obra kontratazio espedienteari hasiera ematea.

BI:Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: Orsa S.L., Construcciones Alzola, S.L., Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L eta Construcciones y Asfaltos Mularri, S.L enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Ondorengo Gastua onartzea: 57.851€ eta Bezari dagokion 12.148, 71€ (A- 462)

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarra jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

9. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (2014KO110031)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº

31

131.320,05

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

EUSKERA

10. Euskaraz Koop. Elkartearekin (AEK) hitzarmena onartzeko proposamena (2014KU360008)

Euskaraz Koop. Elkartearekin (AEK) orain arteko hitzarmenei jarraipena emanez,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearekin (AEK) hitzarmena onartzea. Ikasturtea izango da hitzarmen horren denbora erreferentzia, eta iraupena urtebetekoa (2014-2015 ikasturtea izango da lehena); urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez bost urtez.

BI: Gastua onartzeko konpromisoa hartzea.

HIRU: Hitzarmena sinatzeko alkatea ahaltzea

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

11. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko uztailaren 7an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

Alkateak urgentziaz, proposamen berri bat sartzea proposatu du. Batzarkideak, aho batez onartu dute

12. Etxez Etxeko laguntza eskaera emateko proposamena (2014GZ010006).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko J.P.Pek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: J.P.P.i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean 3 egunez ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 11,51€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105463tik 1105473ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna