2015eko irailaren 21

Lezon, 2015eko irailaren 21ean, astelehena, goizeko 8:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015ko irailaren 15ean egindako Ezohiko bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Kabitte 4ko A-5 partzela barneko birpartzelazioa behin betikoz onartzeko proposamena (2014H0430001).
Lezoko Udalak 2015eko ekainaren batean buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean HIE 4 KABITE eremuko A5 partzelaren barneko birpartzelatzeari haserako onarpena eman zion.

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2015eko ekainaren 23an 117 zenbakidun aldizkarian eta jabekide guztiei jakinarazi zitzaien.

Jendaurrean egon zen epean alegazio edo eskaera bakar bat aurkeztu zen, hain zuzen ere Francisco Irazusta Eskamendirena.

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren 2015eko uztailaren 27ko Dekretuaren bitartez Francisco Irazusta Eskamendiren eskaera ez onartzea erabaki zuen.

Kontuan hartuta espediente honetan dauden Udal Arkitektoaren eta Hirigintza Teknikariaren txostenak, biak 2015eko maiatzaren 27koak, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 43. artikuluan xedatutakoa ere kontuan izanik,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Behin betikoz onartzea Lezoko 1. Sektoreko A5 lursailaren Birpartzelatze Proiektua.

BI: Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jabekideei jakinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Zubitxo kaleko 23, 25, 27, 29 eta Arretxene kaleko 1,2 eraikinen fatxadak eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0030005).

2015ko uztailaren 30ean eta 1866 zenbakiko sarrera erregistro bidez Zubitxo kaleko 23, 25, 27, 29 eta Arretxene kaleko 1 eta 2 sotoetako Jabekideek, aipatu eraikinetako fatxadak eraberritzeko Obra baimena eskaera aurkeztu dute.

Eskabidearekin batera, egin nahi diren obra lanen aurrekontua, aldamioen instalazio proiektua eta obrari dagozkion planoak aurkeztu dira.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Zubitxo kaleko 23, 25, 27 eta 29 sotoetako eta Arretxene kaleko 1 eta 2 sotoetako Jabekideei aipatu eraikinen fatxada eraberritzeko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontu eta aldamioen instalakuntzaren proiektuaren arabera eta ondorengo baldintzetan:

Aldamioen okupazioa 223,00 m2 koa izango da 30 egunez.(obrako fase guzetako m2ko okupazioa batu da).

Aldamioen instalakuntzari dagokionez, interesatuak aurkeztutako estudioan ezarritakoa beteko da.

Obra hondakinentzako kontainerrak jartzea behar badira, eskaera egin beharko da hauen kopurua eta okupazio egunak adieraziz.

Obra bukatzeko epea: 180 egun obra-lanak hasten direnetik kontatuta.

Obra lanekin hasteko, dagozkion zuzenketa eta segurtasun neurriak ezarriko dira.

Obra lanak bukatu ondoren bide publikoak aurretik zeukan itxura bera eduki beharko du.
BI: Una vez realizada la obra, se cumplirá con el decreto D112/2012, de 26 de junio por el que se regula la producción y gestión de los residuos de construcción y demolición.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 9.112.93€ ordaindu beharko ditu (4.296,13 € eraikuntzen, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, hau da hau da aurrekontuaren %2,5a eta 4.816,00€ aldamioen okupazio kontzeptuan ).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA
4. Haurtxo Haur Eskolako Guraso Elkarteari dirulaguntza 2015-2016 ikasturterako emateko proposamena (2015KU360009)
Haurtxo “Kai Gain” Haur Eskolako Guraso Elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza ikusirik eta behin espedientea aztertuta,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: “Kai Gain” Haurtxo Haur Eskolako Guraso Elkarteari 9.983€tako dirulaguntza ematea 2015-16 ikasturteko jardueratako.

BI: Onartutako dirulaguntzaren baldintzak biltzen duen hitzarmena onartzea.

HIRU: Hitzarmena sinatzerakoan, onartutako dirulaguntzaren %80a ordaintzea [7.986,4€]. Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko irailaren15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105867tik 1105870ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna