2016ko ekainak 27

Lezon, 2016ko ekainaren 27an, astelehena, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari lanetan Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko ekainaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu alkaketarik egin gabe onartu da.

PERTSONALA

  1. Udal langile batek eskatutako soldatarik gabeko baimena emateko proposamena (2013PE10003).

Gizarte langilea den Maite Getaria Iriartek, 2016ko ekainaren 9an aurkeztutako eskabidean, 2016. urteko abuztuaren 22tik irailaren 2a bitarteko soldatarik gabeko baimena eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT Ontzat hartzea Maite Getaria Iriartek bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako soldatarik gabeko baimena.

BI: Baimena 2016ko abuztuaren 22an sartuko da indarrean, eta irailaren 4a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. 2016ko otsailaren 8an Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako ebazpenak zuzentzeko proposamena (2015GZ310001, 2015GZ310003, 2015GZ310007, 2015GZ31005).

Ikusi ditut K.M.S.k, R.P.M.k, M.G.Mk eta L.N.Vk egindako eskaerak eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Hala, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Tokiko Gobernu Batzarrak 2016-02-08an hartutako EBAZPENA ZUZENTZEA.

BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko du K.M.Sren esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 1355 € (A-903/2015 ) izan ordez, 2710€ ( AD-72) izango da.

HIRU: Orekagune Gabineteak gauzatuko ditu R.P.M.ren, M.G.M.ren eta L.N.Vren esku hartzeak eta Udalak beregain hartuko duen gastua, bakoitza 4.299 € (A-903/2015), izan ordez, 8.598€ (AD-72) izango da.

  1. Aiton Borda Tabernan laguntzaile gisa lan egiteko eskaera onartzeko proposamena (2016GZ320004)

Nerea Nuñezek egindako eskaera onartzeko espedientea azterturik,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Onartzea Aiton Borda tabernako esleipendunak, Nerea Nuñez, Erkuden Labayen Bengoechea aipatutako tabernan laguntzaile gisa lan egiteko egin duen eskaera.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko ekainaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243160tik 1243162ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna