2016ko otsailaren 22

Lezon, 2016ko otsailaren 22an, astelehena, goizeko 10:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2016ko otsailaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

EUSKERA

2. Oarso-Bidasoako Hitzarekin dagoen hitzarmenari dagokion bigarren urteko dirulaguntza emateko proposamena (2016KU080001).

Oarso-Bidasoko HITZAren eskaera aztertu da, hitzarmenari dagokion bigarren urteko dirulaguntzari buruzkoa,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 17.000 euroko (PA 2155 / AD-073) dirulaguntza-ekonomikoa ematea, 2016. urteari dagokiona.

BI: Ordainketa bi zatitan egitea, %70 (11.900,00 euro) proposamena onartutakoan eta %30 (5.100,00 euro) urte amaieran behin jarduera amaitu eta justifikatutakoan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Etxez-etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010002).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko C.B.Bek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: C.B.Beri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua goizetan astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko eta bi arratsaldetan ordu betez akonpainamendu zerbitzua emateko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. 2016. urterako famili dirulaguntzaren irizpideak onartzeko proposamena (2016GZ110002)

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Famili diru-laguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

5. Lezoko Udala eta Allerru KE.ak,, Plazeta Futbol Zelaiaren erabilera eta kudeaketa arautuko duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2016KI360002).

Udala-Allerru KE hitzarmena: Plazeta Futbol Zelaia, erabilera eta zaintza esleipenerako espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta Allerru KE.ak aurkezten duten, Plazeta Futbol Zelaiaren erabilera eta kudeaketa arautuko duen Hitzarmena onartzea.

BI: Alkatea ahalmentzea Lezoko Udala eta Allerru KE.ak adostutako, Plazeta Futbol Zelaiaren erabilera eta kudeaketa arautuko duen Hitzarmena sinatzeko.

HIRU: Hitzarmen honetan jasotzen den Udalaren ordain konpromisoari aurre egiteko 2065 partidako 29.112’81 €ko gastua onartzea (AD-110).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

UDALTZAINGOA

6. Udaltzaingorako ibilgailu bat erosteko esleipen proposamena (2016ID160001)

Udaltzaingorako ibilgailu berri bat erosteko espedientea eta proposamena azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:

BAT:.Udaltzaingorako ibilgailu bat hornitzeko kontratua Easo Motor S.A.ri esleitzea 27.208,73 €tan, B.E.Z-a barne (AD-9/2016), eskaintza ekonomiko onuragarriena delako eta administrazio?baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Administrazio baldintza zehatzen orrien 20. baldintzaren arabera esleipen hau gauzatzeko, erabaki hau jaso eta bost laneguneko epean eta kontratua formalizatu aurretik, lehiatzaileak ondorengo jardunak gauzatu beharko ditu, halakorik gabe esleipen hau ez da indarrean egongo eta ezingo dute bere aldeko formalizaziorik gauzatu:

Zerga arloan eta Gizarte Segurantzarekin lotutako obligazioak betetzen dituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztea edo kontratazio-organoari baimena ematea horretarako egiaztagiria zuzenean eskuratzeko.

Esleipen prezioaren % 5eko (1.360,43 €) behin betiko bermea eratu izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.

Proposamena osatzen duten gutun-azaletan fotokopia soil bidez aurkeztutako agirien jatorrizkoak aurkeztea.

Hala badagokio, orrian exijitu eta aurkeztu ez dituen beste agiri batzuk aurkeztea

Administrazio honetan agertzea hamar lanegunetako epean kontratua administrazio agiri bidez formalizatzeko

Adierazitako zereginak burutu gabe epe hori igaro ondoren, esleipenak ez du ondoriorik izango eta ez da zure aldeko formalizaziorik gauzatuko.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten enpresei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gai zerrendatik kanpo, batzarkideek urgentziaz ondoko gaia tratatzea erabaki dute:

7. Udal langile batek adin txikikoen zaintzagatik lanaldiaren murrizketa emateko proposamena (2016PE100001)

M.I.E.k, 2016ko otsailaren 15ean aurkeztutako idatzian lan murrizketa eskaria egin du adin txikikoen zaintzagatik.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.I.E. egunean 4 ordu lana egingo luke 2016ko martxoaren 1ean hasi eta abuztuaren 31a bitarte, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 8:30etatik 12:30etara.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Idazkaritzako oniritzia duela,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.en adin txikikoen zaintzagatik eskatutako lan murrizketa hurrengo kondizioetan:

- Egunean 4 ordu lan egingo du.
- Sarrera eta irteera orduak: 8:30etatik 12:30etara.
- 2016ko martxoaren 1ean sartuko da indarrean eta abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko otsailaren 8az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105967tik 1105971ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna