2017KO URTARRILAK 30

Lezon, 2017ko urtarrilaren 30ean, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko urtarrilaren 16ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210001).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Arts Askonabitza S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko A1 lursailean 6 etxebizitza, eta garajeak eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2016H0030004).

Arts Askonabitza S.L. enpresak H.I.E. 4 Kabitte eremuko A1 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eskatu zuen 2016ko abenduaren 7an. Horretarako Guillermo Otaegi Zalakain arkitektoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko azaroaren 21eko oniritzi zigilua daramana eta aurrekontua 440.000 eurotakoa izanik.

Eskaera aztertu eta udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arts Askonabitza S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko A1 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena ematea, horretarako aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera, eta honako baldintzekin:

Etxebizitzek Lezoko Plan Orokorreko 94. artikuluan ezartzen diren bizigarritasun baldintzak bete behar dituzte, eta hauen arabera gelen gutxieneko azalerak babes ofizialeko araudiak ezartzen dituenak izan beharko dira. Zentzu honetan, logela nagusiari dagokionez, araudiak zehazten du gutxienez logela batek 10 metro koadro izan beharko dituela, gehi 1,50x0,60 metroko armairuak behar duen azalera, hau da, 10,90 metro koadro guztira. Oinarrizko proiektuan etxebizitzaren bi logelek azalera berbera dute, 10,73 metro koadro (etxebizitza guztietan errepikatzen da). Ez da inongo eragozpenik ikusten bietako bat eskatutako 10,90 metro koadroraino handitzeko, eta hala jaso beharko da gauzatze proiektuan.

Egongela-jangela-sukaldea batzen dituen espazio bakarrari dagokionez, azalerak bitan banatu dira, alde batetik sukaldea eta bestetik egongela-jangela. Bi logeletako etxebizitzetarako araudiak ezartzen du hiru erabilerok batzen dituen espazioak 20 metro koadro behar dituela gutxienez, eta sukaldea bereizi nahiko balitz, honek 8 metro koadro beharko lituzkeela gutxienez, eta egongela-jangelak berriz 16 metro koadro. Planoetan ikusten da espazio bakarra dela, baina azalerak bitan banatzeak nahasmena sortzen du, batez ere sukaldearen kasuan. Sukaldeari ematen zaion azalerak 8 metro koadro betetzen ez dituenez, eta espazio bakarraz ari garenez, azalera osoa batuta adierazi beharko da, egongela-jangela-sukaldea deritzon izendapenarekin.

BI: Ezingo da lanekin hasi, harik eta gauzatze proiektua udalean aurkeztu eta dagokion onespena jaso arte. Ondoren, lanei ekin aurretik Udalari jakinaraziko zaio zuinketa akta burutu dadin.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.925,07 x 1,2 = 2.310,08 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Gauzatze proiektuarekin batera garajeen jarduerarako proiektua aurkeztu beharko da.

BOST: Lanak hasteko epea exekuzio proiektua onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 18 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

SEI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko da, eta ordurako jarrita izan beharko dute udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berriak. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren eskrituraren zirriborroa

Eraikuntzaren energia zertifikazioa

ZAZPI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 22.000 euro (440.000 eurotako aurrekontuaren %5a) ordaindu beharko ditu.

3. Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza, eta garajeak eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2016H0030005).

J.R.M.Z.k, Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eskatu zuen 2016ko abenduaren 9an. Horretarako, K.A.B. arkitektoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren oniritzi zigilua darama 2016ko azaroaren 30eko datarekin, eta gauzatze materialaren aurrekontua 1.039.019,72 euro izanik.

Eskaera aztertu eta udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresari H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena ematea, horretarako aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera, eta honako baldintzekin:

Eraikigarritasunei dagokionez, baimentzen diren gehienezko kopuruak betetzen direla egiaztatu bada ere, hauek ez dira Lezoko Plan Orokorraren 11. artikuluaren arabera zenbatu, eta ondorioz, gauzatze proiektuan horrela adierazi beharko dira. Hau da, eraikita eta itxita dauden azalerak %100ean zenbatuko dira (igogailuaren eta eskaileraren azalerak barne), eta eraikita baina estalita egonda ere, irekita dauden azalerak %50ean zenbatuko dira, bai sestrapean eta baita sestra gainean ere.

Eraikuntzaren Kode Teknikoa gauzatze proiektuan justifikatu beharko da. Edonola ere, oinarrizko proiektua aztertu da eta suteen aurkako neurriei dagokionez SI araudiak ezartzen duena betetzeko arazorik antzematen ez bada ere, justifikazio egokia aurkeztu beharko da, oinarrizko proiektuan dagoena beste proiektu batekoa delako.

Bestalde, arotzerietan, atzeko fatxadetako zenbait leihok duten azpiko zati finkoek SUA ataldean ezartzen diren neurriak bete beharko dituzte, garbitasunerako segurtasun baldintzak bermatu ahal izateko.

Garajeetako sarbidea ematen duten ateetan, hauetan barneraturik dauden oinezko ateek ere, Eraikuntzaren Kode Teknikoan ezarritako baldintza teknikoak bete beharko dituzte, eta garaje indibidualek dituzten ateetan ere, berbera bete beharko da, erabiltzaileen ihesaldirako ibilbideak garajearen barnetik kontsideratu behar direlako.

BI: Ezingo da lanekin hasi, harik eta gauzatze proiektua udalean aurkeztu eta dagokion onespena jaso arte. Ondoren, lanei ekin aurretik Udalari jakinaraziko zaio zuinketa akta burutu dadin.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 10.915,88 x 1,2 = 13.099,06 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Gauzatze proiektuarekin batera garajeen jarduerarako proiektua aurkeztu beharko da.

BOST: Lanak hasteko epea exekuzio proiektua onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 18 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

SEI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko da, eta ordurako jarrita izan beharko dute udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berriak. Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren eskrituraren zirriborroa

Eraikuntzaren energia zertifikazioa

ZAZPI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 51.950,99 euro (1.039.019,72 eurotako aurrekontuaren %5a) ordaindu beharko ditu, gehi hirigintza lizentzia tasari dagozkion 531,00 euro.

4. A.L.Z.-ri, Herriondo Bailarako 19 zenbakia duen Larrezabal etxean behe oineko eskuin aldean egokitu den hirugarren etxebizitzarentzat lehen erabilera baimena emateko proposamena (2016HO300003)

2016ko abenduaren 21ean F.J.H.ek, A.L.Z.ren izenean lehen erabilera baimena eskatu zuen Herriondo bailarako 19 zenbakia duen Larrezabal etxean egokitu den hirugarren etxebizitzarako. Horretarako R.U.H. arkitekto teknikoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkezten du, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoaren 2016ko irailaren 30eko oniritzi zigiluarekin, eta obren azken kitapena 25.057,36 eurotakoa izanik. Eskritura berrien zirriborroa, energia eraginkortasunaren ziurtagiria (E kalifikazioa), hondakinen kudeaketaren azken txostena, eta kalitate kontrolaren fitxak ere aurkezten dituzte.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2015 azaroaren 2an hartutako erabakian obra baimena eman zion A.L.Z.ri Herriondo bailarako 19 zenbakian kokatzen den Larrezabal etxean hirugarren etxebizitza bat egokitzeko, horretarako aurkeztu zuen proiektuaren arabera.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: A.L.Z.ri, Herriondo Bailarako 19 zenbakia duen Larrezabal etxean behe oineko eskuin aldean egokitu den hirugarren etxebizitzarentzat lehen erabilera baimena ematea, ondorengo baldintza hauekin:

Ur zerbitzuko udal langileekin harremanetan jarri beharko dira, hirugarren etxebizitzari dagokion kontagailua jartzeko. (699-306-075)

Ezinbesteko baldintza izango da jabego horizontala eratzea. Jabego horizontalaren baitan, jatorrizko eraikinari atxikitako lursaila (erreferentzia katastrala 02-089), Larrezabalen dauden 3 etxebizitzei atxikita geratuko delarik betirako, elementu komunekin egin ohi den bezala, lursailaren banaketa bakoitzari dagozkion portzentajeen arabera egingo da.

BI: Hondakinen kudeaketaren azken txostena aurkeztu da eta aldeko txostena ikusirik, obra baimena lortzeko jarri zen 891,60 eurotako bermea itzultzea.

HIRU: 62,64 Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ordaindu beharko ditu.

EUSKARA ETA KULTURA

5. Euskaraz Koop. Elkartearen izenean J.D.M.S.ik egindako 2016-2017 ekitaldia diruz laguntzeko eskaera ontzat jotzeko proposamena (2016KU080006).

2017ko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. E. (AEK) jardueragatik 2016-2017 ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, J.D.M.S.k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2014-07-21ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2016-2017 ikasturteko aurrekontua 15.00,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 15.000,00 eurokoa izango da eta 2140 (AD-014/2017) partidaren kargura egingo da.

HIRU:Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 10.500,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 4.500,00 (%30), baldin eta balantzeak negatiboa izaten jarraitzen badu.

PERTSONALA

6. J.E.M.-i onartu zitzaion aurrejubilazio prima dela eta egindako erreklamazioa ontzat hartzeko proposamena (2016PE100009).

J.E.M.ek, ELA sindikatuaren bidez 2017ko urtarrilaren 11n idatzia aurkeztu du udal erregistroan, bere desadostasuna azalduz Tokiko Gobernu Batzordeak bere aurrejubulazioa dela eta hartutako erabakiarekin, hau da 8 hilabeteko soldata ematearekin, eta Udalitzeko 95. eta 96. artikuluen arabera 9 hilabeteko soldata gordinaren jubilazio prima eskatzen du.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2016/11/29n hartutako erabakian 8 hilabeteko soldata prima ematea erabaki zuen, kontuan izanik jublilazio egunean J.E.M.ek 63 urte 3 hilabete eta 21 egun zituela, beraz prima ponderatu egin zen ulertuz 63 urte egin berriarekin zegozkiola 9 hilabeteak eta horretatik aurrera ponderatu egin behar zela.

Horiek horrela, eta ikusirik Udalitzeko 95. eta 96. Artikuluak diotena eta kontuan izanik teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Indarrik gabe uztea Tokiko Gobernu Batzordeak 2016/11/29n J.E.M.en jubilazio prima kopurua dela eta hartutako erabakiaren bigarren puntua.

BI: Udalhitzen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera, 9 hilabeteko soldata gordineko prima ematea adinagatiko borondatezko erretiro kontzeptuan, hau da, 4.024,65€*9 = 36.221,85€.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Aiton Borda tabernarako laguntzaileak onartu eta baztertzeko proposamena (2017GZ320001).

A.R.k Aiton Borda tabernan laguntzaileak onartzeko eskaerarenespedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Aiton Borda tabernako esleipendunak, A.R., aipatutako tabernan U.L.G. laguntzaile gisa lan egiteko egin duen eskaera.

BI: EZ ONARTZEA Aiton Borda tabernako esleipendunak, A.R., A.P.G. aipatutako tabernan laguntzaile gisa lan egiteko egin duen eskaera, euskara maila ez egiaztatzeagatik.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Komunikazio aholkularitza zerbitzuaren esleipen proposamena (2016ID160005).

Komunikazio aholkularitza zerbitzuaren esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek, aldeko 4 boto eta kontrako 1, Jose Angel Sanchez Gallardorena, ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Komunikazio aholkularitza zerbitzua Axoma 47 hiruko SLUri esleitzea. Kontratuaren prezioa 59.000 €tako da (BEZ barne), 29.500 €/urtean, izango da eta kontratua burutzeko epea bi urtekoa (2017 y 2018) (A-821 (2017) A-822 (2018) D-29 (2017) eta D-30 (2018)).

Beti ere, 2016ko abenduaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako administrazio?baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Esleipendunak baldintza pleguaren 19. Klausulan zehaztutakoa bete beharko du jakinarazpena jaso eta 15 lan egunetako epean.

Jose Angel Sanchezek dio arrazoi pertsonalengatik bozkatu duela aurka, ez beste arrazoirengatik.

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urtarrilaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren,10:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243355tik1243361era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna