Udaltzainen zerbitzuari buruzko bilera

Az, 2012-03-21 08:57

2012aren hasieran, Lezoko Udalak udaltzainen zerbitzua aldatzea erabaki zuen. Erabakiak zeresana eman du herrian, eta berriki, 350 lezoarrek idatziz jakinarazi diote udalari zerbitzu hori murriztu izanak kezka sortzen diela. Erabakiaren nondik norakoak azaldu eta herritarrei zuzeneko informazioa emateko, bilera egin zen martxoaren 13an.

Bilera, herritarrei zuzeneko informazioa emateko

Martxoaren 13an, udal ordezkariak herritarrekin elkartu ziren udaltzainen zerbitzu-aldaketaz zuzeneko informazioa emateko. Ez da lehen aldia udalak erabaki horri buruz publikoki hitz egiten zuena. Izan ere, aurrekontuak aurkezteko egindako bileretan ere, aldaketa horren berri eman zen.

Alkatearen hitzetan, “badakigu udaltzainen gaueko zerbitzua kentzea ez dela denen gustukoa, bana bileran egondakoek argi ulertu dute gure jarrera, nahiz eta denak ez ados egon”. Lezo da 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako herrietan, udaltzainen gaueko zerbitzua mantentzen zuen bakarretakoa eta aurrekontuak doitu beharrak eraman du udala neurri hori hartzera.

Gaueko intzidentzien jarraipena

Bestetik, alkateak jakinarazi zuen udala herrian gauez gertatzen diren intzidentzien jarraipena egiten ari dela. Otsaila hasieran Ertzaintzarekin bilera egin zuten eta, Ertzainek jakinarazi zieten urtarrilean bi intzidentzia izan zirela.

Hortaz, Lezoko Udalak lasaitasunerako deia luzatu die herritarrei eta edozein intzidentzia gertatuz gero 112 telefonora deitu behar dela gogorarazi.

2aren hasieran, Lezoko Udalak udaltzainen zerbitzua aldatzea erabaki zuen. Erabakiak zeresana eman du herrian, eta berriki, 350 lezoarrek idatziz jakinarazi diote udalari zerbitzu hori murriztu izanak kezka sortzen diela. Erabakiaren nondik norakoak azaldu eta herritarrei zuzeneko informazioa emateko, bilera egin zen martxoaren 13an.

Bilera, herritarrei zuzeneko informazioa emateko

Martxoaren 13an, udal ordezkariak herritarrekin elkartu ziren udaltzainen zerbitzu-aldaketaz zuzeneko informazioa emateko. Ez da lehen aldia udalak erabaki horri buruz publikoki hitz egiten zuena. Izan ere, aurrekontuak aurkezteko egindako bileretan ere, aldaketa horren berri eman zen.

Alkatearen hitzetan, “badakigu udaltzainen gaueko zerbitzua kentzea ez dela denen gustukoa, bana bileran egondakoek argi ulertu dute gure jarrera, nahiz eta denak ez ados egon”. Lezo da 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako herrietan, udaltzainen gaueko zerbitzua mantentzen zuen bakarretakoa eta aurrekontuak doitu beharrak eraman du udala neurri hori hartzera.

Gaueko intzidentzien jarraipena

Bestetik, alkateak jakinarazi zuen udala herrian gauez gertatzen diren intzidentzien jarraipena egiten ari dela. Otsaila hasieran Ertzaintzarekin bilera egin zuten eta, Ertzainek jakinarazi zieten urtarrilean bi intzidentzia izan zirela.

Hortaz, Lezoko Udalak lasaitasunerako deia luzatu die herritarrei eta edozein intzidentzia gertatuz gero 112 telefonora deitu behar dela gogorarazi.

Arloa edo saila