Errekak

Lezoko errekak Oiartzun ibaiaren unitate hidrologikoan sartzen dira. Zubitxo eta Bakarraiztegi dira bertako erreka nagusiak.

Lezoko erdigunetik igarotzen da Zubitxo Erreka. Minkurako errekaren, Olartzako errekaren eta Jaizkibelgo hegaletik jaisten diren beste erreka txiki batzuen ura jasotzen du. Gehienbat lurpetik igarotzen da Zubitxo erreka, eta erdiguneko zenbait puntutan azalean ageri da. Pasaiako portuan itsasoratzen da, lurpetik. 

Jaizkibelgo hegaletik jaisten diren ibaiadar txikiak dira Bakarraiztegi errekaren iturburu. Sagasti eta Ipintza industrialdeetan zehar lurpean igarotzen da. Oiartzungo udalerrian sartzen da Lintzirin industrialdearen parean. 

Apaiziartza eta Juanotene dira beste bi erreka garrantzitsu, biak ere Gaintxurizketa inguruan daude. Udalerriko haltzadi hoberenetako bat kontserbatzen du Apaiziartza errekak. 

Azkenik, ezin ditugu ahaztu Jaizkibelgo hegaletik jaisten diren hainbat eta hainbat erreka txiki. Horietako asko urtarokoak dira, hau da, euri garaietan soilik izaten dute ura.

Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak erreken kalitatearen inguruan egindako lana ikusteko jo sailaren atalera hemen sartuz.